Pozik nago gaur, gurasoak ikusi ditut eta zenbait opari jaso ditut, bihar urte bat gehiago beteko baitut 20+1. Asko gustatu zait,Adio liburua egia esateko ez nuen ezer espero seguraski ordenagailu berri erosiko baitut urtebetetzeak direla kausa, oraindik informazioa bilatu behar dut ez baita erreza portatil bat ondo aukeratzea.
Asteburua Bilbon pasa dut, Gurasoen Jaia baigeneukan Ikastetxe Nagusian, nahiz eta azken momentuan antolatu nahiko ongi irten da guztia eta gurasoek ondo pasa dutela esango nuke, bestalde ostiralean ez nintzen “Fever”era joan baina nahiko ongi pasa nuen Ikastetxe Nagusiko arte ederretako lagun batekin eta beste batzuekin … a zer nolako jaia antolatu genuen, pena baten bat gurekin ez animatzea baina ez dut izenik (Karmona) esango berak badaki eta…
Ostegunean Turismoko Festa Donostian, eta asteburuan suposatzen dut Zorionak ospatzea tokatuko dela, zer gehiago nahi dut? Pozik nabil. Hala ere bihar 17:00 ez naiz Unibertsitatetik irtengo baina horrelakoxeak dira astelehenak 8:00tik 17:00 arte, akademiak barne.
Etiketaren artxiboa: bilbo
Blood Seekers Bilboko Pop Rock Lehiaketan
Duela egun batzuk Hondarribikoak diren Blood Seekers taldeak Bilboko Bilbo Rock aretoan jo zuen; Pop Rock Villa de Bilbao dela kausa.
Han izan ginen lagun batzuk eta ez genituen talde guztiak ikusi baina bai Blood Seekers eta The Sinclairs, eta egia esateko nire iritziz askoz hobe egin zuten Blood Seekers taldekoek; ez zituzten kanta gehiegi jo, kontzertua nahiko motza egin zitzaidan baina oso ongi pasa genuen
Hemen duzue Blood Seekersi buruz informazio gehiago, eta zenbait abesti .ogg formatuan jeisteko aukera.
Sarrikoko Argazkien Historioa
Bilbon ikasleen artean nahiko famatua egin den kontu bat, Sarrikoko Ikasle Batzuen Argazki batzuk izan dira; egia esateko ez dakit nork bidali ninduen argazkiak; baina jendearekin hitz eginez konturatu naiz ez naizela bakarra izan argazki hauek jasotzen.
Azkenean guztia Prentsan azaldu da eta normala iruditzen zait; ene iritzi teknologiak ez dira gauza hauek egiteko eta jasoko duten zigorra juxtua iruditzen zait. Zer uste duzue zuek?
BilbaoLive Festival
Gaur BilbaoLive Festival webgunearen berri izan dut. Dirudienez oraindik ez dago amaituta, baina kontuan izan beharreko helbidea dugu.
Internet bidez beste helbide hau ere aurkitu dut baina oraindik ez dago berri askorik; suposatzen dtu gehiago dakidanean horren berri emango dudala. Norbaitek zerbait gehiago ahal daki?
Bilbao Hiria: Pop Rock Lehiaketa
Lagunak ditudan Bloodseekers taldea Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketarako 2.faserako hartuak izan direla esan didate.
Kontzertua martxoaren 2an izango da, Bilbon Punk Rock talde potente bat izango dugu; nik behintzat argi daukat han egongo naizela, eta zuek?
Anari Amparanoia Kinky Beat Bilbon
Musika izango dugu Bilbon, hain zuzen ere Kafe Antzokian; bai Amparanoïa eta baita La Kinky Beat ere; Anari euskalduna ahaztu gabe; argi dago Bilboko Kafe Antzokian izango garela, agendan apuntatu beharreko kontzertuak dira hauek.
Uda partean Bilbo kontzertu potentea izango dugu
Egunkari batean lan egiten duen lagun batek esan dit, Uda partean Bilbon muika macrokontzertu bat egiteko asmoa dutela, eta beraien helburua Red Hot Chili Peppers edo ta Radiohead bezalako taldeak eskartzea dela; pista jarraitu beharko diogu jai honi.