Bai amaitu nituen atzo azterketak, eta orain afterketak datoz. Notak jaso bitartean garai onak, egun batzuk oporretara joango gara lagun batzuk Mallorca aldera, ea zer moduz, zeren irakurri dudanez kriston euriteak egon dira egun hauetan.
Suposatzen dut etortzerako sistema berria izango dugula blogetan, probatzeko irrikaz nabil eta ea CSSa zerbait aldatzen dudan, baina beno orain lasai lasai.
Hondarribia Kanpoan?
Inork ez zuen esango Hondarribia ez zela Kontxan egongo. Norbaitek esango balu erotzat joko zuten. Arraunaz ez zuela ezertxo ere ulertuko akaso kasurik onenean. Gauza da 8. postuan geratu zela atzo Hondarribia nahiz eta 1.goak irten kronometroaren aurka.
Polemika hor dago, Astillerok parte hartu behar duen hala ez, argi dago Hondarribian ezetz esango dutela, horrela Kontxan sartzeko aukera izango zuen. Baina zer esango dute besteek? Oriok? Castrok? Behintzat Zorionak eman beharko diegu Zumaia eta Zarauzko traineruei atzokoan sorpresa nahiko handia eman baizuten. Badirudi Kontxan ez dela San Miguel ligan oso ondo dabilen trainerua egongo, pena Herriarentzat eta baita arraun munduarentzat.
Harritzekoa Loturak.es
Puri purian dagoen Web 2.0 zerbitzu berri bati buruz irakurri dut genbetan, Loturak izenekoa. Berez zerbitzuak ez nau asko harritu zeren eta ez du ezer berririk ekartzen eta inglesez antzekoak ditugu duela dexente; harrituta zera da, euskarazko izen bat izateak eta hizkuntz honetan zerbitzurik ez ematea, oraingoz behintzat, tristea oso.
Reel Big Fish
Suposatzen dut jada ezaguna izango duzuela last.fm internet bidez entzun daitekeen Web 2.0 irratia. Berari esker zenbait musika talde ezagutu ditut, baina erabat txunditu nauen taldea Reel Big Fish izan da, Punk Ska musika gogoko baduzue hor duzue talde berri bat.
Izan dira hobeagoak
Badirudi orain hasten direla prisak. Bilboko Aste Nagusia jada hasita dagoenean. Orain etxean bakardadean ikasten nago, noski iraileko azterketak prestatu behar ditut; “nola ez, urtero bezala eta urtero okerrago prestatzen dituzu!” Bai izan leike. Ez dut ezetzik esango.
Baina aurtengo Uda oso ona izan da. Ez dut denborarik galdu mila lekutan izateko aukera izan dut, hala nola, San Ferminak, San Martzialak, Euskal14, Plentzia, Gorliz, Arrigorriaga, Donostia, Deloreanen kontzertua, itsasuntzian nabigatzen… orain datoz komeriak liburu artean ez ditut ordu gehiegi sartu eta sartu beharko nituzke. Orain beti bezala, korrika ea zer sartuko eta ea zer ez den sartuko baina hala ere saiatu beharko.
Hurrengo ikasturtean pixura eta oraindik zenbait gauz antolatu behar ditugu, baina guztion iritziz nahiago dugu orain azterketak egin, eta gero gauzak antolatu.
Nola ez, aurten herriko jaien %100a galduko dut, baina horixe da Unibertsitatean eta irailean izatea jaiak. Akaso gehiago nahi dut? Bada jada lanean jartzeko garaia.
Dragoi Bola
Bai oraingoan badago zer ikusi telebistan, duela denbora asko ez zegoela pulamentuzko saiorik telebistan baina Dragoi Bolako marrazki bizidunak nork ez ditu maite?
Nik uste dut 85an jaiotako gazte guztiok ikusi genituela bere garain, ziurrenik beste askok ere ikusiko zituzten eta orain berriz ere ematea; bai oraingoan bete betean asmatu dute EiTBkoek 21:OO Dragoi Bola jartzen.
Zuk Vodafone?
Azkenean aldatu dut mugikorra, kostata baina azkenean egin ditut egin beharreko paper guztiak. Lehenik Vodafone
koekin kontratua egin, gero SMSa jaso mugikorrean portabilitatea martxan zegoela esateko, eta ondoren beste SMSa Movistarren partez ea benetakoa zen portabilitate desio hori eta horrela balitz zenbaki batera deitu. Bertan 5 minutuz solasean ibili beraien eskaintzak entzuten, azkenean esateko pentsatuta nuela ez nintzela beraiekin geldituko.
Ondoren anaiak deitu die, ea eskaintzarik edo egiten zioten bere mugikorra ez baitabil oso fin, azkenean egindako eskaintzak ez du konbentzitu eta berak, Nokia 6280 hartu du; nik aldiz Samsung Z150 bat. Argi dago anaiarena hobeto dagoela, baina nik ez nuen dirutzarik utzi nahi eta aukeratutakoarekin aski daukat.
Euskal 14 hasi da
Duela gutxi hasi da ofizialki Euskal Encounter 14 delakoa. Aurreskua egin dute aurtengoan. Momentu polita izan da.
bukatu da dena?
Bukatu dira San Ferminak edo bukatzear daude, niretzat bukatu dira “Pobre de Mi”. Orain ikasten jartzeko garaia dut eta ez dira gutxi ikasi beharreko ikasgaiak baina “estatistika II” berriro esku artean hartzea gogorra izango da, hala ere beste ikasgai batzuk interesgarriagoak dirudite, zaila egingo zait ikastea baina beharra daukat.
Bestalde laister Euskal14 dator eta horrela pasatzen da Uda, konturatzen garenerako iritsi da bai iraila eta baita azterketak ere. Orain buru belarri sartu beharko dut, hondartza eta parrandak utzi eta gogor ekin.
Bador San Fermin
Nabari da jada San Fermin giroa. Bai Lesakan eta baita Iruñean ere; urte honetan ez dakit non eta nola amaituko dugun lagunok baina argi dago San Ferminak eta blogak lotuta doazela aurtengoan. Jai hau Internet bidez jarraitzeko blog nahiko onak aurkitu ditut, hala nola:
Mikel Urmenetaren bloga, Kukuxumusu nork ez du ezagutzen?
Jonan Basterra egunero argazki eta kronikak igoko dituena.
Nik behintzat badakit nola jarraitu San Ferminak.