Donostiako Piratak
Badator abuztua eta baita gure hirietako aste nagusiak. Bilbo, Donostia, Gasteiz… baina horiekin batera jai alternatiboak.
Asteburu honetan “piratak” etorriko dira berriro ere gure Donostira, hona hemen egitaraua:
Abuztuak 11,
larunbata+ Piraten Kontzertua – 5.
urteurrena –
– 20:00etatik aurrera: Berri Txarrak + Etsaiak + Instep.Abuztuak 13, astelehena
+ Jai Herrikoein Alde
ABORDAIARA!
– 11:00: Baltsen muntaketa.
– 13:30: Bazkari Pirata!
–
17:00: Abordaia!
– 19:00: Kalejira Kontxatik Alde Zaharrera Txortimes
elektrotxarangak lagunduta.Abuztuak 14, asteartea
+
Altxorraren Bila, 17:00etatik aurrera.Abuztuak 16,
osteguna+ Piraten Jolasak, 16:30etatik aurrera.
– 11:30-14:30:
Umeentzako puzgarriak…Abuztuak 19, igandea
+
Irrikitaldia, 17:00etatik aurrera.
Informazio gehiagorako: izanpirata
LA PEGATINA
Duela urte batzuk ezagutu nuen La Pegatina, oraingoan Euskal Herrian zuzenean ikusteko aukera izango dugu, berain lehen kontzertua gure herrialdean eta espero dezagun azkenekoa ez izatea.
Loiolako Jaietan; San Ignazioetan izango ditugu hilaren 30an. Nola ez lagunak agurtzeko aukera bikaina. Taldeak interneten bere gunean dauka, La Pegatina
Orain zuk ikusi behar duzu gogoko duzun edo ez, baina nik behintzat asko maite duten talde bat da 🙂
Udako bidai merkeak
Batzuei azterketetan sartzeko oso gutxi falta zaigu, baina beste batzuek burua oporretan dute. Gaur egun internet bidez gauz asko egin ditzazkegu eta horrela adibidez gure oporrak antolatu.
Gazteak izanda “mundua ezagutu” nahi dugu, eta ahalik eta merkeen ahal izanez gero behintzat. Lagun baten helbide bat pasa ninduen beste egunean, eta zergatik ez zuei esan?
HostelWorld
Orain zuei dagokizue nora bidaiatu nahi duzuen erabakitzea, hor behintzat eskaintza bikainak daude, eta lagun berak erabili izan du behin baino gehiagotan eta fidagarria dela esan dit. Guk bitartean ikasten jarraituko dugu, “buru belarri”.
Corcobado + MunLet
Bilboko AZKENAn izango ditugu Munlet eta Corcobado taldeak. Egia esan behar baldin badut ez nuen Corcobado taldea ezagutzen baina bai Munlet; horrela talde ezezagun honek nolako musika egiten duen entzun izan dut.
Biak dira desberdinak, bereziak eta xarma arraroa daukate. Elektronika nahiz Espainiar kitarrak hilaren ostiralean gaueko 9:30etan.
MySpace Munlet
MySpace Corcobado
Argi dago orain ikasteko garaia dela, eta horrexegatik geldituko gara pixukide guztiak Bilbon, asteburuan jo ta ke ikasteko; baina kulturaz ere gozatu nahi dugu. Ikasketak eta musika koktel perfektua.
Musika Bidasoa bailaran
Jakina da Euskal Herrian Bidasoa aldean soinu berezi bat dagoela, garai batean “underribi” diska atera zen eta bertako taldeek soinu ezberdin bat egiten zuten; bertakoa. Baina urteak aurrera doaz eta musika taldeek metamorfosiak jasaten dituzte, batzuk jaio, aldatu, bizi edo ta hil; baina beti izango ditugu buruan Beti Mugan, Dut edo ta Sorotan Bele bezalakoak, eta bidean geratu diren beste asko.
Beste garaiak ziren, ez genuen hainbesteko teknologia eta ez genituen hainbeste musika talde entzuteko aukera. Gaur egun interneti esker milaka talde entzun eta ezagutz ditzakegu eta guzti hau bere neurrian ona dela uste dut; baina nola ezagutuko ditugu bertako taldeak? Akaso beste herri eta hiriburuetako taldeak ezagutuko ditugu baina ez gure ondoan daudenak; nork daki…
Horrexegatik hemen ondoan ditudan zenbait taldeen musika jarriko dizuet eskura era ezer iruditzen zaizuen, euskal herriko taldeak… etxekoak hemendik urte batzuetara gogoratuko ditugun taldeak seguraski.
Argi dago musika ezberdinak egiten dituztela baina guztiek dute zerbait, antzeko zerbait ikus eta entzuten diet… xarma berezi hori gordetzen dut nik horrelako taldeak entzuten ditudanean, espero dut zuen gustokoak izatea.
Etorri?
Duela askotxo ez naizela hemen idazten ibili, eta egia esateko ez nahi nuke guzti hau modu txar batean amaitzea. Horrexegatik berriro 29Aan idaztea erabaki dut. Poliki poliki obligaziorik gabe eta sormenak laguntzen duenean aurrera.
Elkar ikusiko dugu. Berri dexente ditut baina denbora aurkitu beharra dago.
InCoherence Kontzertua
Hau ez dut ahaztu behar.
“Kontzertu bat egongo da Abenduaren 3an Ostirala, Barakaldoko Edaska Tabernan.”
“InCoherence+NekroTech+Theorem Of Pain”
Bizirik
Bizirik jarraitzen dut. Bai beti bezala Bilbotik nabil ikasten edo… bai aurten serioski hartuko dut kurtsoa eta ikasi egingo dut egin behar den moduan. Ez dut guztia azken momenturako utziko, zeren esperientziak argi eta garbi utzi dit behin baino gehiagotan horrela ez direla gauzak nahi bezala irteten.
Azkenean Ikeara joateko aukera izan dut, ikasteko mahaia erosi dut, nahiz eta oraindik pixuan ez izan. Iritsiko da, astelehenean edo, dena ongi ateratzen bada. Bizikleta ere pixuan daukat, ez da puri purian dauden bizikleta nano horietakoa baina Unibertsitatera hurbiltzeko bizikleta praktikoa bai da behintzat. Doctor Areiza kalean bide gorria daukagu bizikleta maite dugunontzat eta ondoren Unibertsitatera iristeko zenbait bide badakizkit, ez da hainbesterako izango espaloitik joatea. Bidean kotxe gehiegi daude eta arriskua handia da, gainera lanera doaz eta umore txarrez egongo dira, batez ere astelehenetan.
Euririk egiten ez badu ez dut arazo handirik izango, ez aurten ez du euri askorik egingo. Ostegunei STOP! handi bat jarri beharko diet, iritsiko da garaia non “Vaya Semanita” ikusten geratuko naizen, ostiralean klasea baitaukat, eta garrantzitsua. Beno oraindik goiz da, aukera badago Iturritik ibiltzeko, Antzokian zerbait hartzeko eta Komiks nola ostegunetan ez duten irekitzen ikusteko. Portzierto badakizkit beste toki batzuk irekitzen dituztela, baina ia ostiraleko eguzkia ateratzeko dagoenean jada pixura juteko garaia izango da ez? Bai hobe dut joatea, zeren gelditzen diren toki horietan edariak oso garestiak dira, jartzen duten musika ez da hoberena eta dagoen jendea dudan jartzen dut ikasleak diren.
Kurtso Berria
Berriro ere hastear dago ikasturtea. Batzuek jada hasi dute beraien ikasturtea duela zenbait egin eta kasurik okerrenean duela hilabete edo. Baina ez, Deustun berandugo hasten gara; hala ere, azterketak zuzentzen eta emaitzak ematen denbora gehiegi pasatzen dute, beste Unibertsitate pribatu batzuekin konparatuko bagenu, ia ia EHUkoak bezala ibiltzen gara gure emaitzak jakiteko, baina ez Deustu Pribatua da, eta horrexegatik gehiago kobratzeko aukera dutela dirudi, eta zerbitzuak? Hobeagoak izan beharko liratekeen, bai badakit ikasgelak hobeagoak direla, zeren lehen aipatutako Unibertsitateko zenbait geletan egon naiz eta ez dakit nola ez dituzten berrikuntzak egiten; baina Deusturekin ez nago oso pozik… aurtengo kurtsoan behintzat 1 maila egingo dutenek programazioa euskaraz izango dute, 2 eta 3 maila euskaraz ez dugu horren besteko zortea.