Egilearen artxiboa: admin

Film:THX 1138

img_dic_18_2005_43_45

Gogoko dituzu film arraroak? THX 1138 duzu zure filma. Atzo asteburuero bezala, film bat ikusi genuen Ikastetxe Nagusian, eta zine batzordeak film hau aukeratu genuen. Egia da, apustu arriskutsua zela; baina egin beharra zegoen eta zine batzordekoak behintzat pozik geratu ginen.

THX 1138 George Lucasek egineko filma dugu, bertan Aldous Huxley eta George Orwellek beraien liburuetan azaldutakoa azaltzen du; Gran Hermano, Sistemaren eragina pertsonarengan edo ta drogen bidez lortutako kontrola.
Filmaren zati handi bat, inguru zuri batean gertatzen da; pertsonak zuriz jantzita doaz, eta poliziak beltzez; horrela, pertsonen buru eta eskuak ikus daitezke.
Filma ikusi ondoren gutxi batzuk izan ginen Making Ofa ikusi genuenak, baina oso ongi zegoen eta filmak zintzilik utzitako zenbait galdera erantzun zituen.

Film ezberdinak gogoko badiztuzu, zientzia-fikziozko film hau gomendatzen dut, baina betiko filmak gustoko badituzu, hobe ez ikustea ez zaizu eta asko gustatuko.

Pou Anaiak Bilbon

Atzo Euskalduna Jauregian egon nintzen, ez da lehenengo aldia bertan nagoela; baina beste aldietan nahiko gaztea nintzen eta ez nuen gogoratzen nolakoa zen.

Hitzaldia nahiko ongi egon zen, bertan 2 bideo-erreportai ikusi genituen, non lehenengoan -15 minutuko iraupena izango zuena- beraien 7 Pareta, 7 Kontinente igotako lehen 4 paretak ikusten ziren. Jarraian, Torre Sin Nombre del Trango (Eternal Flame)ko erreportaia ikusi genuen, azken hau EiTBn bota izan dute, horrela gehienek ikusita genuen; hala ere, ezberdina da pantaila handian ikustea.

Aste honetan BBK MontaƱa ekitaldia ospatzen ari da eta atzo osteguna Pou Anai ek emandako hitzaldira joateko aukera izan nuen.

Ondoren galdera sortak, eta erantzunak.Oso aberasgarri iruditu zitzaidan esperientzia eta nahiko jende bildu zen, 250-300 pertsona inguru, forum guztia ia beteta.

Turbonegro Bilbora dator

img_dic_13_2005_03_39

Ez azkenean ni ez naiz Turbonegroren kontzertura joango;
benetan, gogokoago ditut berain aurretik ibiliko den Humbert Humbert
taldea ziurrenik jende askok ez du ezagutuko, zeren kontzertu horretan izarra
Turbonegro dugu.

Kontzertua Boluetako “Sala Santana”n izango da, Bilboko musika munduan kontuan izan beharreko
toki nahiko berria duguKafe Antzokia, edo Azkenarekin alderatuz.Bertara joateko
metroa hartzea gomendatzen dut, Boluetako geltokiraino, eta handik nahiko gertu dago.

Alderdirik kaxkarrena itzulera. Nik “The Toy Dolls” ikusi nuenean Taxia hartu behar izan nuen,
eta azken aldian Bilboko taxilariak ez daude umore onez, guztiz ados nago taxilariekin, ez da
normala gauerdian gertatzen dena.

Sarrerak 20 eurutan daude, ziurrenik oraindik Bilboko Tipon geldituko da bakanen bat.

Olentzero eta Errege artean gutunak datoz

img_dic_11_2005_58_22

Oraingo honetan benetan harrapatua izan naiz; bai Olentzero eta baita Erregeengatik. Aurten ez dakit zer eskatu; agian beharrik ez dudalako, edo dudanarekin konformatzen naizelako, baina gauza da ez dudala oraindik eskutitzik idatzi.

Zenbait gauza freak buruan ditut, baina suposatzen dut geek guztien antzera. Nik ez dut, PSPrik nahi, ezta beharrik ere; duela hilabete batzuk GP32 erosi nuelako, Euskal13n hain zuzen ere. Bestalde Ipoda oso garestia iruditzen zait; eta iBook baten beharrik ez ez dut, egia esateko azken aldian portatila nahiko kaxkar dabil; ezinezkoa daukat DVDak ikustea, asko berotzen da, eta soinu galanta ateratzen du… baina akaso horiek ahal dira portatilez aldatzeko arrazoiak? Ez dut beti esan ordenagailua puskatu arte erabili behar dela? Hor dago zoriontasuna, makina kaxkar baten behar diren gauzak egitea lortzea; gainera C++ekin lan egiteko ez da makina handirik behar.

Rock Gaua Hondarribian.

img_dic_09_2005_28_58

Kontzertu gehiago, eta oraingoan Hondarribian. Hilaren 16an ostirala Truck Aretoan nahiko gau rockeroa izango dugu:
Gose
Surfin Kaos
Eraso!
Ea azkenean Eraso! taldeak Hondarribian ikutzen duen, zeren badira jada zenbait aldi bertan jotzen saiatu den eta ezinezkoa izan duen. Sarrerak 8 euru balioko du, eta aretoan bertan erosteko aukera egongo da. Ea azkenean Bilbotik etorrzeko aukera dudan, bestela ondo pasa!!!

Durangoko Azokan enkarguak eginez

img_dic_08_2005_10_59

Gurasoek Durangoko Azokara joateko ohiturari jarraitu diote, aste honetan non jai egun gehiago ditugun lan egunak baino; egun aproposak dira Azokatik bueltaxka emateko.
Nik ordea etxean gelditzea erabaki dut, ikasteko asmoarekin edo ta eguraldi kaxkarrak atzera botata; auskalo. Hala ere, zenbait enkargu egin dizkiet gurasoei:
Bihotz Gosetien Kluba (Xabier Mendiguren Elizegi)rena.
DE RERUM NATURA (ZaldiEroa)rena.
Behintzat gabonetan izango dut zer irakurri, ikasketen artean aurkitutako denbora libreetan. Hau jakingo banu, akaso Doctor Deseoren diska gurasoei ere eskatuko nieke; baina ez dakit batzuetan pena merezi du, parrandan gutxiago gastatzeak eta CD edota DVD maiteak erosteak.

Doctor Deseo METAMORFOSIS

Doctor Deseo talde Bilbotarraren azken lana jada kalean dugu, Metamorfosis (Basicamente Lento) izenarekin ezaguna.

Azken lan honek, beraien abesti lasaiak biltzen ditu, eta Arriaga Antzokian jo zutenean bertan egoteko aukera izan nuen; egia esan behar baldin bada, gauza bereziak sentitu genituen han egon ginen guztiak, baina DVD+CDan ere horrelako sentzazioak lor daitezke, egia da ez dagoela zuzenekoa bezalakorik, baina DVDa izateko oso ongi dago eta ziur nago bertan egon zen jende askok erosiko duela; baita Doctor Deseoren jarraitzaileek ere.

Opari aproposa gabonetarako; 18 eurutan lortu dut.

Film:Eternal sunshine of the spotless mind

img_dic_08_2005_52_40

Eternal sunshine of the spotless mind filma ez dugu Jim Carrey aktorearen ohiko filmeen kutxan sartu behar. Guztiz ezberdina dugu film hau, pentsarazi egingo digun film tristea.
Filmean zenbait pertsonek beraien oroitzapenak ezabatu nahi dituzte; demagun kotxearekin istripu bat izan duzula eta hau ahaztu nahiko zenuela; orduan mediku berezi batzuengana joan eta istripuarekin erlazioa duen guztia erakutsi, pasarteak kontatu … eta burmuinean sartzeko metodo baten bidez, hauek zure burutik ezabatuko dituzte.
Zer gerta liteke burmuinetik zure oroitzapenak ezabatzen ari diren bitartean, zu horretan ari direla konturatu eta bapatean hauek ezabatu ez nahi dituzula pentsatuz gero?

Gaztetxea:Lobo Electrico + Los Envidiosos

Ostiralean 21:00 inguru Deustuko Gaztetxean Lobo Electrico eta Los Envidiosos taldearen kontzertua izango dugu, ziur nagho berriro ere festa itzela egongo dela Lobokoekin horrexegatik ez dut aukerarik galtzen zuzenean ikusteko.
Oraingoan ez dakit zenbat joango garen kontzertua ikustera, eta gezurra badirudi ere ez nahiz inoiz Deustuko Gaztetxean egon, horrela behintzat ezagutzeko parada izango dut, Leioakoarekin egin nuen moduan; egun hartan ere, Lobo Electricok jo zuen bertan, Tupperwarros taldearekin. Aukera paregabea ostiral gauean zuzeneko musika bizia ikusteko.

Coldplay X&Y Tour San Sebastian

Pena merezi izan zuen eguraldi kaxkar horrekin Anoetako Belodromora hurbiltzeak; joan den urtean Rammstein ikus entzun izan bagenuen, aurtengoan Coldplay.

Rammsteinekin, Exilia taldea etorri zen eta Coldplayekin
Goldfrapp, egia esateko P2P bidez zenbait abesti lortu nituen kontzertua baino zenbait egun lehenago ikusteko nolakoak ziren edo, ez zitzaidan asko gustatu; baina zuzenekoa ikusi eta beraie buruz zerbait irakurri ostean dexente gustatu ziztaidan; batez ere, erabiltzen dituzten soinu elektronikoengatik “demoscene”an erabiltzen direnen antza dutelarik.

Giroa nahiko potentea izan zen, jendearen erantzuna nahiko ona, eta Coldplayko abeslaria euskaraz hitz egiten entzuteko aukera izan genuen; hasiera batean “eskerrik” aipatzen zuen euskaraz nola esaten den jakingo ez balu bezala, eta azken abestietan “eskerrik asko” esan zuen, guztion harridurarako; hori bai dela jendea irabaztea.

Amaitzeko zenbait argazki eta bideo interneten jarri ditudala esan.