Egilearen artxiboa: admin

Bukatu?

Azterketak “bukatu”ko ditut gaur. Askos jada bukatu dituzte, baina lasaitasuna etorriko da orain, nahiz eta nota guztiak ez jakin bdakit nola egin ditudan azterketak. Batzuk ondo eraman ditut baina irakasleak nahiko zailak jarri dituzte, beste batzuk aldiz ez ditut hain ongi eraman eta legezko emaitzak izango ditut. Berriro ere uda ikasi eta ikasi. Behintzat gogoko ditudan ikasgaiak izango dira.
Esaten dutenez hurrengo ostegunean jai itzela izango da Bilbon. Stop.

YouTuberekin probak eginez

Oraingoan YouTuberekin frogak egiten ari naiz, beste egunean duela dexente egindaako argazki batzuekin bideo txiki bat egitea bururatu zitzaidan ea nolakoa zen emaitza, ondoren YouTuben jartzea erabaki nuen, eta nahiko ongi gelditu da, nahiz eta nahiko ilun ikusten diren irudiak hasiera batean ez baitziren oso ilunak.

Ikusten dudanez posiblea da
Goiena
ko blogetan ere horrelako filmak jartzea, blogosferan puri purian daudenak.

Blogak.com euskarazko blogak sortzeko aukera berria

Jada martxan dago Blogak.com euskal blogosferan blogak sortutako baliabide berria. Hau CodeSyntaxek garaturiko Bitakoraizeneko CMSarekin.
Argi dago euskal blogosfera oso azkar hazitzen ari dela eta azken hilabetetan aldaketa dexente egon direla; orain ezinezkoa dugu euskarazko baliabiderik ez dagoela esatea; baina nik orain galdera bat daukat, zergatik jendeak MSN Spaces delakoa erabiltzen du? Nik behintzat ez daukat gogoko eta erabat ados nago mini-dek dioenarekin.

Zhube.com

Microsiervos bidez, toki interesgarri baten berri izan dut, ZHube.com bertan klik gutxi batzuen bidez, gure argazki, bideo, zip edota flash animazioak igo diztazkegu.
Egia da horrelako beste mila leku daudela interneten baina honek ez du erregistrorik eskatzen, webgunea sinplea da, horrela nahiko azkar kargatzen du, eta oso erraza da erabiltzeko.
Nik behintzak jada nire del.icio.us kontuan artxibatu dut; nork daki akaso egunen batean beharko dut.

Windowseko pasahitzak hackeatuz

CD-Live berri bat aurkitu dut, Ophcrack izenekoa berarekin posiblea dena Windowseko SAM fitxategiak irakurtzea, eta hauek desifratzea.
Oraintxe bertan Ubuntun oinarritutako CD hau nire orenagailuan daukat ea emaitzik lortzen duen, oraingoz 45 bat minutu daramatza baina baliteke ordenagailuarengatik izatea ez baita oso potentea; emaitzik lortuz gero jarriko dut.

Errealarekin triste

Oso triste nago Errealarekin. Ez dut uste bakarra izatea. Gaur ere partida galdu egin du. Gaurkoan azkenekoaren aurka, Alavesen aurka. Gaurkoan ere, ez dut furbolean jolastu. Ez dut uste fitxaje askorik egin behar denik, azkenaldian ari den moduan, ez dut uste hori denik bidea, baina argi dago zenbait jokalarik ez duela lekua gaur egungo Errealean. Ene iritziz, Lopez Rekartek ez luke jokatu beharko, ezta Barkerok ezta Novok ere. Hala ere, oraindik Xabi Prieto edo ta Nihat bezalako jokalarik ditugu. Nik ez dut uste kulpa guztia Amorrortu jaunak duenik, errealzale askok dioen moduan, orain zerbait lortuko genuke entrenatzailea kanporatuz? Ez dut uste, diru dexente galduko zuen Errealak, hori bai argi dago datorren urterako aldaketa dexente egin behar direla, baina jokalarien artean eta baita entrenatzaileen artean. Transizio garaia? Eutsi Fuentes.

Metak 2001-2006

img_ene_27_2006_22_35

Metak 2001-2006
Eskerrik asko, hurrena arte
Agur,

Zuetako askok entzuna izango du dagoeneko kalean dagoen esamesa. Egia da, edo egia izan daiteke. Esamesek handiak izaten baitute lehen alditik azkenaurrekora. Egia da urtarrilaren 31 gure azken eguna izango dela egoera ekonomikoak bultzatuta. Metak itxiko dugula alegia.

Ur harrotuen artean ibili gara beti, egoera zaila da diskogintzan, are zailagoa euskal musikan. Salmentek urtez urte behera egin dute, nabarmen. Honek kinka zailaean ipini izan gaitu ia ekoizpen bakoitzarekin, eta azkenean joera hori gailendu eta benetan hondoratu aurretik lehorreratu beharrean ikusi gara. Zinez gogorra egin zaigu erabaki hau hartu izana, baina bai, zenbakiek agintzen dute eta jakin bagenekien ez zela samurra, baina aurrera egin dugu ahal izan dugun arte.
5 urteotan egindako lanarekin pozik gara. Katalogo sendo bat uzten dugulakoan gaude, zeinaren banaketa dendetan bermatua izango da Elkar banaketen bitartez. Egindako apustuak ez zaizkigu damutzen, argitaratutako diskoak bere momentuan argitaratu nahi genituenak ziren. Egindako harremanak iraungo duten harremanak izango direlakoan gaude.
Eskerrik asko denoi, urteotan gurekin izan zaretenoi, talde, entzule, banatzaile, kazetari, lagun eta bidaide guztiei.
Batek daki, bidea luzea da eta akaso batekin edo bestearekin topatuko gara berriz.
Agur,
Metak