Ez nintzen oso pozik lehen nuen CSSarekin eta horrela berria egitea erabaki dut, horretarako Imamonekin jarri nintzen kontaktuan ea nola egin zuen berea mail bidez, galdera batzuk banituen eta.
Bestalde eskerrak eman nahi dizkiot Luistxori bere CSSa hartu baitut base modura, hau gogoko bainuen eta nahiko antolatua iruditzen zitzaidan.
Amaitzeko esan, headerreko irudia SilentColorsena dela, eta zenbait aldaketa egin ditudala diseinuan sartu ahal izateko; oraindik ez dago guztiz amaituta CSSa, baina nola laister aste santuak datoz eta ez duten internet konexiorik izango ba nahiago izan dut orain aldaketak egitea.
*Berria: Azkenean headerra aldatu egin dut, zenbait aldaketa gehiago sartu dizkiot CSSari eta bukatutzat ematen dut diseinua.
Egilearen artxiboa: admin
MusicStrands edo Last.fm?
Atzo blogak 2.0 jardunaldietan MusicStrandsi buruz pertsonai xelebre batek hitz egin zuen. Egia esateko hitzaldia gustoko izan nuen baina nik uste dut Interneten produktu hori baina hobeagoak daudela.
Nik ez nuen horrelakorik erabiltzen, baina ikusi nahi nuen ea nola funtzionatzen zuen MusicStrands delakoak, ordenagailuan jarri dut kontua aurretik sortuta nuela eta zer nolako emaitza? Nik daukaten musikaren zati handi bat ez du ezagutzen. Orduan zer egingo dut? Beste produktuak probatu ea nolako erantzuna jasotzen duten.
Bitan pentsatu gabe last.fm erabiltzera joan naiz, Kaotika074 bidez lehenagotik ezagutzen nuena baina ez dakit zergatik ba ez nuen erabiltzen 🙂
Orain instalatu berri dudan iTunes 6 arekin oso ongi dabil, azken abestien rss eta guzti.
Besterik gabe, nire ustez musicstrandsek lan asko dauka egiteke.
Mini-D eta Google
Berandu goaz blogak 2.0an baina anekdota politak egon dira, googlek ordenagailua utzi izan dio Yahoori eta Mini-Dek Bilbao.Biri utzi izan dio, argi geratu da ia guztiok Firefox erabiltzen dugula eta oso giro ona egon da.
Lasaiago egokiago idatziko dut, baina pena merezi izan du.
“Blogak” jardunaldiak
Bihar ordenagailua eramanez gero, edo ta ekitaldi hauen berri eman nahi baldin baduzu internet bidez, ez ahaztu proposatzen duten “tag“a erabiltzea; Blogak.
Zorionak Euskal Blogosferari
Argi geratu da gaur goizean “Euskal Blogosfera” bizirik dagoela eta oraindik asko dagoela egiteko eta ez jakin askori fenomeno honen berri emateko.
Oraingoan “ez dugu tren hau galduko” horrela esaten zuten gaur goizean “euskal blogosferari” buruz hitz egitera etorri diren blogariak; ez nituen ezagutzen eta orain behintzat aurpegia-blog erlazioa egingo dut, hala ere nik nahiago izan dut anonimatoan jarraitu, beno egia esateko ez nuen denbora gehiegi eta pozik berbetan jarriko nintzateke beraiekin, solasaldi polita izango zen, baina “Base De Datos”eko klasea nuen eta ezinezkoa zen hori galtzea.
Bestalde pena izan dut berandu iristeagatik baina praktikak nituen eta ezinezkoa nuen ere hor huts egitea … hala ere pista modura “web 2.0″ko galdera luzatu dut, eta problemarik gabe erantzuna jaso ere, galdera hori luzatu dut bai beraien iritziak jakin nahi nituelako eta baita bihar Deustun antolatuko den jardunaldiei publizitatea egiteko, batez ere entzuleen artean zeren ziur nago blogariek bazutela honen berri 😉 Horietako baten bat egongo ote da bihar Deustun ere?
Ez dakit “eskuko ordenagailua” eramango duten …
Euskal Blogosfera eta WEB 2.0 Deustun
Azkenean badirudi blogen mundua ere Deustuko Unibertsitatera iritsi dela, honen adibide ikasleen artean geroz eta blog gehiago egotea eta bihar nahiz etzi antolatuko diren jardunaldiak.
Lehenik eta behin, bihar “Euskal Blogosfera” izango dugu, Eside Wordsi esker, informazio gehiagorako ikusi hemen biharko datan; Unibertsitatean irakurri dudanez blogari nahiko ezagunak izando ditugu han, hala nola Goiena.net eta Eibar.org
Etzi Web 2.0 jardunaldiak izango ditugu, jada ez dago tokirik baina duela dexente esan zen Euskal Blogosferan jardunaldi hauen existentzia; ziur nago interesa izan duenak jada tokia hartuta duela; informazio gehiagorako hemen duzue ekitaldi-araua.
Meneame euskalduna: ZABALDU
Blogosferan gabiltzanok badakigu bai zer den Meneame.net bezalako webguneak baina euskaraz ere horrelakoak jaio dira, esate baterako Zabaldu.com.
Mila esker euskal blogosfera geroz eta hobeagoa izatea posible egiten duzuen guztioi.
Anari
Ez daukat Zebrarik, ez daukat azken diskorik; lagunak azkeneko Zebra dauka esku artean entzun ditut zenbait irribarre eta ez dago batere gaizki baina Zebra bere askatasunean ikusi nahi dut Bilboko Kafe Antzokian, lasaitasunez zuzenekoak gordetzen dituen sorpresak ikusiz; pena bakarra bakarrik joan beharra… pena bihar zenbait jendek azterketa izatea.
Bakardadearen lasaitasunean nahiz bakardadearen bakardadean ikus entzun beharko ditugu Zebrak.
Daten komeriak, aukeratu beharra.
Jakina da bizitzan aukeratu beharra dagoela. Beti irekitzen ditugu ateak baina hauek irekitzean beste batzuk ixten ditugu, eta hori gertatu zait.
Udaran zenbait plan nituen, ikasteaz aparte jada zenbait irakasgai baditut eta ikasteko eta nik uste ez direla bakarrak izango; hala ere Euskal14 joan nahi nuen, beti bezala; eta baita FiB Benicàssim festibalera; urte honetan gogoko ditudan zenbait talde egongo baitira, hala nola, Franz Ferdinand, Depeche Mode, Pixies, edo ta Miss Kittin.
Baina ezinezkoa daukat bietara joatea data berdinetan ospatuko baita, eta aukeratu behar izan dut, azkenean ez dakit zergatik Euskal14era joatea erabaki dut, akaso merkeagoa delako baina ez dakit… denbora zen FiBera joan nahi nuela eta hau gertatu behar…
Dev C++ eta Qt
Bigarren kuatrimestrean proiektu bat egin behar dugu, hain zuzen ere TPn (Tecnologia de la Programación) horretarako Unibertsitateak Borland Builder C++ 5 erabiltzea proposatzen digu, kurtsoan zehar klaseetan hau erabili baitugu, oso ongi baina zergatik ez beste gauza batean sartu?
Horixe da proiektua egin behar dugunok egin duguna, beste gauza batean sartu, hain zuzen ere, Dev C++ eta Qt; horiek izango dira orain gure lagunak, oraingoz bien arteko harremana nahiko ona izatea lortu dugu, baina orain QtDesigner erabiltzen ikastea falta zaigu.
Ziur nago guztia amaitzean, .pdf bat egingo dugula nola lortu dugun dena martxan jartzea horrela datozen ikasleek ez dute zergatik Unibertsitateak emandako produktuak erabili beharko eta zenbait aukera izango dituzte.