Egilearen artxiboa: admin

Mundialeko Porra

Lagunek ideia proposatu eta aurrera atera dute, Mundialeko Taldeak kuadrilan banatu eta txapelketa irabaziko duen taldea duen pertsonak diru guztia eramango du. Horixe da ideia nagusia, eta ikamikarik ez egoteko guztiok izan dugu “un cabeza de serie” eta baita “un segundo”
Hona hemen irten diren emaitzak:

MARINA=Arabia Saudí, PORTUGAL, Australia, ARGENTINA
WISSY=Hego Korea, Kroazia, Ekuador, INGALATERRA
PAX=Trinidad y Tobago, Polonia, Paraguay, Mexiko
ORU=Iran, Suedia, Boli Kosta(Costa de Marfil), ALEMANIA
LANDA=Serbia, HOLANDA, Togo, BRASILLLLLL
NEWTON=Japonia, TXEKIAR ERREPUBLIKA, Tunisia, ITALIA
MITO=Costa Rica, Suitza, Angola, ESPAINIA
JULEN=EEBB, Ukrania, Ghana, FRANTZIA.

Egia esateko argi dago nork irabaziko duen, baina hemendik aurrera nik gogoz animatuko ditut tokatutako taldeak, bai Italia, Txekiar Errepublika, Japonia eta baita Tunisia ere 😉 Animo Nihat!!! Zuek nork uste duzue irabaziko duela?

Hooligans

Asteburu honetan Hooligans filma ikusteko aukera izan dut; ez da kristoren pelikula baina nahiko ongi azaltzen du Erresuma Batuan futbolak duen garrantzia eta zergatik ez, nik gogoko izan dut.
Azterketa garaian gogoko daukat horrelako filmak ikustea; astia baduzue hor duzue nire gomendioa, nik DVDan alokatu nuen duela gutxi atera baitute baina nik uste P2P bidez lortzea ere posiblea izango dela.
Hona hemen filmeko zenbait esteka:
Trailer
IMDb
Jendearen iritziak

Igandeak existituko ez balira

zer izango dira igandeak

zer izango dira igandeak

Nazkagarria da ipuiak idaztea are gehiago hauek idazteko balio ez duzunean; nik orduak eraman ditut ipuin hau idazteko eta berak aldiz nahi izango ez balu bezala idazten ditu bere pasarteak kahier zaharrean. Pentsatu gabe orri zuriaren aurrean jartzen da inolako arazo eta beldurrik gabe eta instant batean jada beteta aurkitzen da, hitz zoragarriak elkar lotzen ditu, zirriborroak egiten ditu eta ni hemen bitartean ordenagailuko teklak sakatuz eta ez dut hitz ederrik lortzen.
Nazkagarriak dira igandeak, buruko mina izanen duzu bai igandero larunbat ostean automatikoki etorriko balitza bezala baina zuk badakizu jendea hor dabilela; ez igandetan jende gutxik lan egiten du apaizak salbu baina nik oraindik buruko mina daukat, igandetan medikuen lan egiten ahal dute? Tak, Tik, Tak erlojuak martxan jarraitzen du eta orain gogoratzen dut duela gutxi geratu nintzela zurekin. Korrika eta presaka prestatzea erabakitzen dut ea horrela ez naizen hain berandu iristen baina ez, nire uste hutsa da korrika eta presaka nabilela zeren kriston buruko mina daukat eta igandetan ez naiz kapaza ezer ganoraz egiteko. Nazkagarria da ezer ganoraz ez egitea.

Han zaude oso aurrean tokirik onena izango balitz bezala baina ez zara konturatzen hemen atzean era gauzak ederki entzuten direla, ederki ikusten direla eta ederki usaindu. Prefiero a masturbarme a ver la televisión ez dakizu zein mundutan zauden begiak itxi dituzu eta arnasa ere justu samar hartzen duzu, lagunek bizirik zaudela diotelako bestela ni ere larrituta egongo nintzateke. Ez dago eguzkirik baina laister iritsiko da berriro ere Igande nazkagarria; bai zuretzat buruko mina izango baituzu baina baita gau osoan zehar lanean behar dugun mediku guztientzat, egia da oraindik ez naizela mediku mediku ez baitaukat kontsulta propioa ezta ez dut kriston dirutza kobratzen hilaren amaieran, baina zu bezalako gazteak laguntzen ditut, beti probak eta gero etxera; hurrengo asteburuarte.

Nazkarriak dira Igandeak beti goiz osoa ohean pasatzen duzuelako ezer gertatuko ez balitz bezala baina ez da normala, nik ere Igande nazkagarrietan ongi pasa nahi dut eguna, are gehiago eguraldi ona egiten badu; zergatik ez naiz mendira joango zenbait kilometro egitera? Zergatik? Igandeak nazkagarriak direlako. Zuek altxatu arte ezin baitut ezer egin ez baitakit zein ordutan heltzen zareten eta horren baitan esnatzen baizarete. Bazkari prestatu ilusio handiz eta zuek ezta konturatu ere, zuentzat janariak nazkagarriak dira niretzat Igandeak bezala.

Azkenean iritsi naiz eta lasai asko solastu dugu gure igandetako CDa entzuten genuen bitartean, bertan Los Suaves, Doctor Deseo, Platero, Anari eta horrelakoak ditugu igandeetan gogokoen daukadana zurekin egotea eta Cda entzutea da, ez dakit baina beste mundu batean egoten gara, lasai lasai irakurritako azken liburuak komentatuz, gure idatziak irakurriz eta Igandetako Cda entzunez, azkenean ez dira hain nazkarriak igandeak.

GSeL iS CRiMe

fast coding

fast coding

Egun hauetan programaziorako proiektuarekin ibili gara, oraindik ez dugu bukatu eta ez gara klasetik asko azaldu; orain zenbait gauz bukatu behar ditugu baina azkenean ez dugu proiektua guk nahi bezain ongi aurkeztuko; zenbait gauza aldatu beharko genituzke. Azkenean ez genuen jokua egin, nik SDLrekin jokua egiteko esaten nuen baina taldekideek ezetz oso zaila izango zela; azkenean orain jokua egin genezakeela esaten dute, eta badago baten bat hurrengo urtean JAVA emango dugunean jokua egin nahi duena, baina nik nahiago nuke SDL eta C++rekin jokua egin; nik uste errazagoa dela. Atzo egun osoa programatzen eman genuen eta guztia da 09:00etatik 01:50tara azkenean erdi erotuta amaitu genuen, beldurra ematen dit ikasketak amaitzea eta programatzaile moduan lan egiteak… zer egingo dut amaitzean? Eskerrak oraindik asko geratzen den.

GSeL iS CRiMiNaL

mundua arrosa da

mundua arrosa da

Bai hemen ez ditut horrelako testuak idazten eta orain ez naiz musika kontuetaz idazten ari, soilik GSEL. Orain uste dut badakidala zer den programatzailearen lana, gaur goizean geratu gara eta ia ia ez dugu jateko astirik izan egun osoa daramagu programatzen ea ditxosozko proiektua amaitzen dugun, eta oraindik ez dakigu bukatuko dugun.
Eskerrak ez dudala asteburuko afaria, eskerrak azkenean ez naizela “Sagardo Egunera” joan, eskerrak; Irunen ospatzen zen; eskerrak Bilbon jarraitzen dudala eta oraindik eskerrak eman beharko dut hilabete baino gehiago pasa behar dudalako hemen. Eskerrak orain guztiok oso lasai gaudelako eta beti bezala hitz egiten dugulako gure artean, eskerrak azterketak ez ditugula, eskerrak ikasi behar ez dugula, eskerrak atzo gauean atera ginela, eskerrak liburu on bat dudala irakurtzeko, eskerrak bihar kontzertua dagoelako, eskerrak Errealak partida irabazi ziolako Españoleri, eskerrak; eskerrak behintzat ironia gelditzen zaidalako.

Fermin ETB-1an

img_may_08_2006_57_34

Lagun batek honako mezua bidali dit:
“Bihar asteartea, ETB-1en “Fermin Muguruza: Euskal Herria Jamaika Clash” dokumental berezia estreinatuko da primizian. Manolo Gilek eta Enrique Urdanozek ekoiztutako erreportaje honetan Fermin Muguruza Jamaikan bere azken diskoa grabatzen ikusi ahal izango da eta bertako bizipenak ere azalduko dira. Bob Marleyren heriotzaren 25. urteurrena betetzearekin bat egiten du, gainera, Muguruzaren diskoak, Talka Records.”

Delorean: Into The Plateau

delorean

delorean

Nork ez du Delorean talde zarauztarra ezagutzen? Oraindik gogogatzen dut nik nola ezagutu nituen, bazkari jakin bat nuen eta bertan zarauzko senide batek esan ninduen bazegoela talde berri bat, ezagunak zituena eta oraindik ez zela oso ezaguna baina musika ona egiten zutela, CDa pasa ninduen eta oso gustoko izan nituen, “The Cure”ren antza hartzen nien nik…
Hilabete batzuk pasa eta interneten beraie buruz entzun nuen baita Japonian izaten zutela nolabaiteko ohiartzuna; eta oraingoan ere internet bidez jakin dut Delorean taldeak diska berria atera duela “Into The Plateau” izenekoa. Ea diska hau lortzen dudan, dagoeneko beraien gunean badago abesti bat jeistea.

Detrás de los espejos rotos… hortxe zaude

Berriro joan nintzateke gaur Doctor Deseok antzokian emango duen kontzertura, aukera baduzue joan zaitezke detrás de los espejos rotos girako kontzerturen batetara, pena merezi baitu.
Atzokoan gertatutako guztia ez dut kontatuko, baina eskerrak eman behintzat “el perdedor”i sarrera lortu zidalako, edo ta bere “laguna”ri sarrerak lortu zizkigulako? Oso ongi egon ginen K2 izeneko tabernan nahiz eta hara iristeko bide luzetik joan; azkenean ez zitzaigun “Parisera joateko bidaia” tokatu baina benetan da beharrezkoa Parisera joatea hemen ditugun lekuekin? Doctor Deseok asko balio duelako eta bere zuzenekoetan sortzen den atmosfera ez delako beste inolako musika taldeekin sortzen.“¡que otoño tan bestia!, destroza las hojas del calendario”

… denborak ez du lorik egiten

detrás de los espejos rotos

detrás de los espejos rotos

Oraintxe bertan Doctor Deseoren azken diskaren abestiak entzuten ari naiz, ez dakit dakit betiko kutsu polita dauka baina baita betiko nobedadeak, opariak kontzeptuak, berria baina Doctor Deseo izanez.
Azken egun hauetan literatura eta musika izan dira nire ardatz Unibertsitatean beti programatzen gabiltza, gure proiektua egiteko asmoz. Gure proiektua ez da gauza handia, egia esateko pena merezi zuen proiektua zen, hau Dev C++ eta Qt 4rekin egin behar genuen, baina azkenean ez gara kapazak izan ditxosozko Qt 4a behar den bezala erabiltzeko, galdera gehiegi eta pertsona gutxi non galdetu; baina lortu nuen Dev C++an funtzionatzea eta gauza dexente ikasi nituen make, gcc, makefiles, .a etab luzea baina denborak ere aurrera egiten zuen eta emaitzak ez ziren ateratzen; proiektu handiegia taldea gaudenontzat? Azkenean guztiok bezala Unibertsitatean proposaturiko produktuekin ibiliko gara, Borland Builder eta VCL. Egia esateko egun hauetan dexente aurreratu dugu lana, baina ez dut motibazio handirik eta taldekideen antzera irakasgaia gainditzea bilatzen dut eta horrela lan egitea ez zait batere gustatzen baina beharrezkoa da; azterketak hor baitaude ate joka.
Orain behintzat ordenagailua itzali, CD berria entzun eta libururen bat irakurri, zientzia gizona literaturaren munduan izkutaturik? Ez, geroz eta gustokoago daukat mundu hau, guztia ez da funtzio Binomialetan sailkatzen, ezberdina da guztia ez da 1 edo 0 batetara mugatzen; geroz eta gustokoago daukat mundu hau, inorri ateak itxi gabe-