BBK LIVE 2012

Musika betidanik izan dut gogoko, ez dira gutxi zuzeneko kontzertuak edo joandako jaialdiak baina bizitzaren egoerak direla kausa, 2012an izan naiz lehen aldiz Bilboko BBK Live jaialdian.

Ongi antolatutako jaialdia iruditu zait, jende pila batu izan da, The Cure eta Radiohead bezalako taldeak ikusteko; horixe diote datuek behintzat, azken egunean, larunbatean, jende gutxiago egon baitzen; Garbagek izan zuen gaueko-buru izateko aukera.

Zer esango dut nik, itzela izan zela jaialdia, The Curek uste baino okerrago egin zuela, akaso 3 orduak luzeegiak egin zitzaizkidan, nork daki. Radiohead oso ongi, betiko moduan, gainera Karma~Police zuzenean entzuteko aukera izan genuen, beraien kontzertuetan erraza izaten ez den gauza. Bestalde, Garbagek oso ongi egin zituen etxeko lanak, uste baino gazteago azaldu ziren oholtza gainean eta gogoz abestu zituzten beraien abesti berri eta zenbait klasiko.

Bukatu da jaialdia? Ez, orain dator hoberena, beste taldeak ezagutzeko aukera, Belako euskaldunek kriston kontzertua egin zuten lehen egunean, Enter Shikari (ezagutzen ez nituenak) taldekoek gogoz jarri zuten dantzan beraiengana hurbildu zen jendea, dudarik gabe jaialdiko talderik gogorrenetarikoa eta bestetik, Inspector Cluzo, ajeaz ahaztea lortu zuen talde honek, a zer nolako energia duten. Duda gabe hauek izan dira, jaialdiko aurkikuntzak.

Musikaz gain, ohitura dut egunen batean errealeko elastikoa eramateko, zenbait jaialditan arreta biziz ibili izan naiz (ez baitakizu nor aurki dezakezun) baina Bilbon izanda uste nuen ez nuela arazorik izango. Jaialdian zenbilen jendearekin ederki asko ibili ginen brometan, Erreala gora, Erreala behera edo ta Athletik zela; baina beti lagun artean. Lotsagarria iruditu zitzaidan segurtasuneko tipo batek esan ninduenean kamiseta horrekin bertatik alde egiteko, hark zerbait nahi zuen eta denbora kontua izan zen bere lekutik atera eta nere bila etortzeko, bai jipoia emateko asmoz, ez dakit nola, Bilboko lagun batzuen laguntzaz eskapo egitea lortu genuen. Baina ez zitzaidan bidezkoa iruditu tipo horren jokaera, beste batzuekin hitz egin dut honi buruz eta esan ninduten ikusi zutela segurtasuneko tipo bat (seguraski drogak direla eta) beste mutil bati kriston jipoia emanez.

Azkenean musikaz gogoratzen naiz, bertan egindako lagunetaz eta beste mila gauzetaz, baina penagarria iruditzen zait Euskal Herrian horrelako arazoak izatea futbol kamiseta bat dela kausa; eta are larriagoa dena, segurtasuneko tipoekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude