PodCastingarekin birjinitatea galduz …

PodCast Programak?

PC-Linux
iPodder
BashPodder
jPodder
Liferea

PC-Windows
iPodder
Doppler
jPodder
Podr BitTorrent

MAC OS X
iPodder
iPodderX

Pocket PC
SmartFeed (SmartPhone)
iPodderSP

Palm OS
QuikNews

Nola Egin PodCast?

Lehenik eta behin guk grabatu nahi duguna grabatu beharko dugu, bai musika, ahotsa, biak… Gure ahotsa grabatzeko
milaka programa aurkituko ditugu interneten, hala nola, AudiaCity (http://audacity.sourceforge.net). Hau GNU/Linux, Mac OS X, Windows nahiz FreeBSD sistema eragileetarako bertsioak dituelarik.

Grabatutako audio fitxategia MP3 edo OGG formatura pasako dugu. Sortutako fitxategiak pisu asko – fitxategi bati dagokion … Megabyte, Byte… kopurua – izan ez dezan hona hemen gomendio batzuk:
Ahots Fitxategia: 48k edo ta 56k MONO
Ahotsa+Musika Fitxategia: 64k STEREO

Fitxategiaren ID ETIKETA editatuko dugu, honetarako, iTunes, WinAmp, XMMS… bezalako MP3 erreproduktoreak erabil ditzazkegu, gaur egun ia ia merkatuan dauden guztiekin egiteko aukera izango dugu. ID ETIKETA aldatzerako garaian ID2 erabiltzen saiatuko gara.

ID-2
artist: PodCastaren sortazailea
genre: PodCast edo ta Speech
date: Grabazio data

Badago ere pausu guzti hauek programa bakar batekin egiteko aukera, EasyPodcasta (http://www.easyPodcast.com) hau GNU/Linux, Mac eta Windowsen dabilelarik. Aukera ederra dugu dohako programa aske hay PodCasta aurrera eramateko garaian.

Jada MP3 edo OGG egin dugula, FTP bidez zerbitzari batetara igo beharko dugu, bere RSSarekin. Kontuz zerbitzarietara igotzerako momentuan, zeren fitxategi hauek garraio asko sortzen dute. Pentsa dezagun 10MBteko MP3a igotzen dugula, eta 25 pertsonek jeisten dutela; 10MB x 25 pertsona = 250 MBko garraioa, eta kontutan izanda hau mugatuta egoten dela ba atera kontuak… Arazo hauek ekiditeko interneten dohako zenbait baliabide sortu dira esaterako:

Rizzn`s PodCaster (http://rizzn.net) PodCastak plazaratzeko aukera. Fitxategia igotzeko aukera ezberdinak, HTTP bidez, Posta Elektroniko bidez eta SMS bidez; guztiak dohakoak. Horrela fitxategia rizzn.neteko iturrian (feed) geratuko da, zure weblogean jartzeko aukerarekin.

Creative Commos Publisher(http://www.CreativeCommons.org/tools/ccpublisher) Internet Archive (http://archive.org) zerbitzarira igoko du gure fitxategia, bestalde gure fitxategia CC lizentziaren babesean geratuko da

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude