Nahiz eta arraroa iruditu Bilboko Ikastetxe Nagusi berezi batean aurkitzen naiz. Unibertsitateko ikasketak hasi nituenetik daramat hemen barruan, kurtso hau amaitzean 2. urtea egingo dut.
Berezia dela diot zeren hemen barruan dagoena beste mundu bat da. Zergatik diot beste mundu bat dela? Zeren gauza desberdinak daude beste Ikastetxe Nagusiekin konparatuz gero, esate baterako, telebista giltzaturik dago, alegia telebista nahi ikusi gero giltzak eskatu behar dira, eta orduan zer ikusi nahi duzun galdetuko dizute, horren arabera ikusteko aukera izango duzu, baina beraiek izango dira zuregatik aukeratuko dutenak. Egun batean, Los Serrano ikusi nahi genuela esan genuen eta ez genuen giltzik lortu, Vaya Semanitarekin aldiz bai, ziurrenik ez zuten oso argi jakingo zer zen programa hori. Kirolak aldiz, beti ikusten ditugu, Futbola, Champions, UEFA, F1, Tenisa …
Zine areto berezi bat daukagu, bertan pelikulak ikusteko aukerarekin; oso ongi dago aretoa baina berriro ere ezin ditugu edozein fim ikusi, esaterako Film X ikusten ez uztea ba bueno, baina zentsura ez da hor amaitzen askoz zabalagoa da. Nik zinema nahiko gustoko dut, eta horrela Zine Zikloak proposatu ditut baina bat baino gehiago bertan behera gelditu da, hala nola, Memento edo La Naranja Mecanica biziki gomendatzen ditudan 2 film. Aurrera atera ahal izan ditudan beste batzuk aldiz, Tim Burton Cine Cicle eta TheCube, HyperCube, CubeZero Cicle.
Ez dut idazten jarraituko asko nazkatzen banaiz, baina benetan lagunak nituen bi kide kanporatu dituzte, alegia hurrengo urtean ez dutela hemen jarraituko. Zergatik? Bota dituztelako. Zergatik? Ez diete zentzuzko arrazoirik eman. Beti berdin. Besteren bat idatziko dut, hemen barruan asko baitago kontatzeko.
Berezia benetan zure Ikastetxe Nagusia!! Ez dut inoiz halakorik entzun, harrigarria da benetan horrelako gauzak gertatzea! Gainera, heldua izanez gero…
Badaukat lagun bat Nafarroan eta mojek telefonoz egiten dituen deiak kontrolatzen diote… Etxean inon baino habeto!
Nongoa zara zu? Martengoa edo Txinarrengoa. Ondo dakizula zuen lagunak eskatzen oihukaz botatzea. Zura post bai da neaskagarria. Eta protoiturarte zure panaroiak. Horregatik zaragardo ahundi bat konbidatu dizut hitz egitea.
Gora Karpin eta afaldu arte,
Karmona.
Ez dakit zerbait esan beharko nukeen egoera honetan, baina “Karpin, Karmona edo ta Mak” Ikastetxe Nagusi honetan bizi da. Argi eta garbi ikus daiteke bere iritzia nahiz eta euskara asko ez menperatu. Hala ere, eskertu beharra dago bere esfortzua. Badakizu Karmona hurrengoan etor zaitez “Euskal Mahaira”.
Euskal Mahaia, Ikastetxe Nagusian afalorduan euskaraz soilik mintzatzen den mahaia dugu, eskerrak horrelako proposamenak egiten ditugun bestela hemen ez genukeen “Egun On”ik ere entzungo. Asteazkenero egiten dugu, Euskal Mahaia eskerrak, bestela galdu egingo genukeen gure ama hizkuntza.
Zergatik diozu nazkagarria dela nire “post”a gezurrik al dago bertan? Hala bada, aipatu eta ez dut arazorik izango ezabatzeko, baina nire begiek hori ikusten dute.
Kaixo mutil, ikusten duzun moduan zure Ikastetxe Nagusiarekiko informazio horrek nere arreta erakarri du eta harritzen nauena zera da; ez dut oso ondo ulertzen behin residentzi moduan Ikastetxe Nagusi hori aukeratu zenuenean ( zeuk bakarrik aukeratzeko gai izan bazinen behintzat) nola ez zenuen gehiago pentsatu izan. Zerorrek aukeratu zure bizitokia eta hala eta guztiz ere gustora ez egon. Nola liteke hori?
Bestalde, bizitzaren aurrean beste jarrera bat azaldu beharko litzatekeela pentsatzen dut. Norberak beste era batera egingo lituzkeen gauzak bertan planteatu beharko lituzke, arrazoitu eta ahal diren mailan konpondu baina ez era triste batean, hemen egin den bezala, etxetik kanpo plazaratzea. Ez dut uste ezer konpontzeko bidea denik, ezer konpondu nahi bada behintzat. Zezena adarretatik heltzea baino gaiari era goldar batean bizkarra ematen zaiola pentsatzen dut.
Azken batean, zure pentsakerarekin bat ez datorren Ikastetxe Nagusi batean zergatik jarraitu? Nere ustez honekin ez du inork irabazten. Ez zuk eta ez zurekin batera Ikastetxe Nagusi horretan elkarbizitza bultzatzen ari diren beste gazteek ere. Hobe zenuke zure burua argituko bazenu. Non zauden, zer nahi duzun eta nola nahi duzun.
Besarkada bat
Lehenengo zuri hitzegiten dizut:
Blog batean nahi dena idatzi daitekeela uste dut adierazteko, lasaitzeko eta liberatzeko baita.
Ikastetxe nagusia sartzea oso erraza da, lehenengoko aldaketa bat da eta zer aurkituko duzun ere ez dakizu.
Egoera honetaz hitzegiteko ezagutu beharko zenuke, hemen hasi eta lagun talde on bat sortzen baduzu hustea zaila da
Lagun onak egiten dituzu, zeinekin eguneko 24 horduak igarotzen dituzu.
Hauekin oso harreman estuak sortzen dituzu eta honek beraiekin beste urte bat jarraitzeko gauza ugari jasotzera bultzatzen zaitu baina denok eztanda egiten dugu noizbait.
Bigarrenez zu zaude Karpin:
Urte daramazu elkarbizitzen,ez gaituzu ezagutzen eta zure jokaerarekin lortzen duzun bakarra giro deserosoa da.
Ez ezazu jendea molestatu (deja de joder al personal). Nik ez dut ohika ezer estatzen eta are gutziago hemendik bota nasaten.
Gertatzen den bakarra zuk nahi duzun bezala ez naizela bizi da.
Ni taldedekideekin ondo eramaten naizelako eta zu? Galdetu eta ikusiko duzu.
Pena izugarria ematen didazu. Garagardotara gonbidatzeari utzi eta aurpegira esan.
Hemen gaude nahi duzunerako. Zure pentsatzeko modua alda ezasu mesedez.
Bai Iñaki zuk diozun guztia egia da. Ni Ikastetxe Nagusi honetan borondate propioz nago, eta neuk aukeratu dut. Egia da, positiboa litzatekeela gauzak aldatzen saiatzea eta proposamenak egitea, guztia hobe joan dadin eta guztien artean giro hobeago bat lortzea.
Saiatu izan naiz proposamenak egiten, baina batzuetan desilusioak jasotzen dituzu proposamenak eginez eta nola bertan behera botatzen dituzten arrazoi nabarmenik gabe. Ulertzen al duzu gaur egun pelikulak ikusteko garaian “zentsura” mota bat egotea? Nik ez, ulertzen dut norbaitek ikusi nahi ez izatea modu batzuetako filmak, baina horregatik ez gara guztiok film ikusi gabe geratu behar. Akaso jarrera egozentrikoa irudituko zaizu, baina ez dira filmak soilik. Zergatik ez telebista irekita utzi eta bakoitzak nahi duenean ikusi? Akaso ez gara helduak? Zenbait gauz ez ditut ulertzen. Hala ere, argi dago segun eta zertarako baliabide onak daudela hemen. Nik gogoko daukat era desberdinetako pertsonekin bizitzea, eta niretzat aberasgarria dela deritzot; ez bainaiz beti ni bezalako jendearekin egongo… Hala argi dago nola jokatzen duen jendeak.
Hauxe da nire galdera, nola izan du Karmonak blog honen berri nik ezer esan gabe? Blog hau ez du jende askok ezagutzen eta gainera ez du denbora asko eramaten online… LOGak ikusten dituzte? Badakite zein webgunetan egoten garen? Gure pasahitzak jakingo dituzte? Mila galdera… hoberena pertsonalki elkarrizketa izatea izango da.
Ez dut Karmona hori ezagutzen baina badakit nola iritsi zaion berria. Nik hemen irakurri nuen, beste bati komentatu nion eta beste hark beste bat ezagutzen zuen eta hari esan zion, interesatuko zitzaiolakoan. Batzutan ezagunen kateak log-ak baino indartsuagoak dira.
Azkenean jakin dut nola sartu zen Karmona blog honetan, NI = IÑAKI baldin bada ekuazioa guztiz betetzen du. Kasualitateak kasualitate. Guztia edo ia guztia argitu genuen elkarrizketan 😉 A zer nolako erantzuna jaso duen post honek … je je je ez dago beste batek kontatutakoa bezalakorik ez?
Ni ez naiz Iñaki.