Isiltasunean bakarhizketan nabil

Jada nahiko denbora daramagu hemen sartuta. Ikastetxe Nagusi honetan, eta ez dakit azterketak edo ikastetxe nagusi bera izango den baina tentsioak nabari dira. Badakit blog hau ikastetxe nagusian gaudenetatik inork ez duela ezagutzen, behintzat lasai idatziko dut badakit eta inorrek ez duela leituko. Jada tentsio asko dago, jendea nahiko triste eta haserre ikusten dut, bapatean denek egiten dute salto, olioaren antzera. Lehen behintzat gure artean solasaldiak eta bestelakoak izaten genituen, baina orain? Izaten ditugu baten batzuk, baina ez dakit desberdinak dira. Ederra izango litzateke konfidantzazko arima aurkitzea, baina ez, hobe da hemen barruan konfidantzazko arimarik ez aurkitzea edozein momentuan dena esan dezake eta. Ez dut konfidantzarik aurkitzen hemen barruan. Guzti hau idazteak sosegua eta lasaitasuna ematen dit, nahiz eta jakin irakurleak internetetik soilik ezagutzen nautela, edo baten batzuek akaso pertsonalki baina gutxiengo batek. Lasaitasuna, sosegua? Guzti hau ez da irakurrita izateko idatzi, lasaitzeko soilik. Baina irakurri nahi duenak irakur dezala. Azkenean ekainean sartu gara, ikasleentzat garai ilunak datotzela esaten ohi dute. Horrela izango da ba, baina okerragoak dira niretzat abuztu amaiera edota iraila. Urte honetan ere, ilunak izango dira hilabete horiek. Beno orain ekainean gaude, eta gogor, etorri beharrekoak etorriko dira, etorri behar baldin badute.
Ekainean sartuta Flickr|comen argazkiak igotzeko aukera izan dut, tasa toperaino nuen eta, hemen dituzue BloodSeekersen Kontzertuan ateratako batzuk, ez dira asko bateria nahiko makal baitzegoen jada eguin horretan baina ideia bat egiteko balio du behintzat. Zuek ere baduzue zuen Flickr kontua? Nola ez ba, guztiak Geek hutsak gara eta ;P

Iruzkin bat “Isiltasunean bakarhizketan nabil” bidalketan

  1. Arrosa latan

    Zurekin identifikatuta sentitzen naiz. Niretako ere, blogeatzea askapen antzeko bat da (beste gauza batzuen artean). Bloga Interneten esekita egon arren, batzuetan bakarrik egoteko lekua da, gure logela bezalakoa.

    Guzti hau ez da irakurrita izateko idatzi, lasaitzeko soilik —> ados honekin.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude