Zorionak Euskal Blogosferari

Argi geratu da gaur goizean “Euskal Blogosfera” bizirik dagoela eta oraindik asko dagoela egiteko eta ez jakin askori fenomeno honen berri emateko.
Oraingoan “ez dugu tren hau galduko” horrela esaten zuten gaur goizean “euskal blogosferari” buruz hitz egitera etorri diren blogariak; ez nituen ezagutzen eta orain behintzat aurpegia-blog erlazioa egingo dut, hala ere nik nahiago izan dut anonimatoan jarraitu, beno egia esateko ez nuen denbora gehiegi eta pozik berbetan jarriko nintzateke beraiekin, solasaldi polita izango zen, baina “Base De Datos”eko klasea nuen eta ezinezkoa zen hori galtzea.
Bestalde pena izan dut berandu iristeagatik baina praktikak nituen eta ezinezkoa nuen ere hor huts egitea … hala ere pista modura “web 2.0″ko galdera luzatu dut, eta problemarik gabe erantzuna jaso ere, galdera hori luzatu dut bai beraien iritziak jakin nahi nituelako eta baita bihar Deustun antolatuko den jardunaldiei publizitatea egiteko, batez ere entzuleen artean zeren ziur nago blogariek bazutela honen berri 😉 Horietako baten bat egongo ote da bihar Deustun ere?
Ez dakit “eskuko ordenagailua” eramango duten …

5 iruzkin “Zorionak Euskal Blogosferari” bidalketan

  1. Janire Enzunza

    Eskerrik asko! Neu be geur mahai-inguru horretara hurbildu naz eta bikaina izan dala esango neuke. Eskerrik asko zeuri be etorteagaitik eta pozten naz zuri be gustatu izanak. Tren edo bide garrantzitsura igo gara eta norabide egokia jarrai dezan espero dot; gu saiatu egingo gara, behintzat. Eskerrik asko eta hurrengora arte!

    Erantzun
  2. Nahikari

    Bihar ez naiz egongo, lan egin behar dudalako. Baina irakurri dudanean “eskuko ordenagailua”, uste dut nigatik izan dela, ez? Ja, ja, ja!

    Zer egingo diot, letretakoa naiz eta gustatzen zait apunteak nire luma edo boligrafoarekin hartzea.

    Zu lasai, hurrengoan portatila eramango dut!

    Erantzun
  3. Janire Rodriguez

    Eskerrik asko zuri 29A mahai-ingurura etortzeagaitik! Urduri egon ginen, ni batez be, baina ondo urten zala uste dot.

    Galderarena ondo egon zan, baie erantzuna “gatxa” zan;-) Horren barri euki neban, baina ez neban jakin zelan erantzun. Horregaitzik ez neutsun erantzun.

    Trankil, hobe berandu ez etortie baño! 😉

    MILA ESKER!

    Erantzun
  4. newton

    @Eneko: Akaso lehenengo begiratuan zaila da, baina zergatik ez Eneko; erreferentzia ona izan zen baina ez dakit entzulegoak ulertu zuen. Euskal Mahai inguruan gai hori ateraz gero, ziur luzerako emango zuela.

    @Janire Rodriguez: Nik ere ondo pasa nuen eta ez dago zergatik eskertu behar oso ekimen interesgarria izan baitzen; gainera blogak 2.0 jardunaldiak baino familiarragoa nik nahiago ditut horrelakoak, hala ere, atzoko ekimenak ere pena merezi izan zuen. Argi dago Tren honek ez dugula galduko, letretako jendea nahiz zientzietakoak blogosferaren bidez elkarturik?

    @Nahikari: Lasai “eskuko ordenagailuarengatik” bere grazia dauka paperan idaztea eta ondoren transkibatzea, lagun batek esan ninduen Manu Chaok
    Bartzelonako tabernetan “servilleta”k hartu eta bertan idazten zituela abesti zatiak; ideia tabernan izan badu zergatik ez paper ziztrin batean idatzi? Momentuaren araberakoa.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude