Gaur egun oraindik Deustuko Unibertsitateko ikaslea izaten jarraitzen dut, hala ere, 2011/2012 kurtsorako ikastetak amaitzea espero dut.
Gaurkoan Sugaar Euskal Kultur Mintegiari buruz solastu nahi dut, jada zenbait hilabete daramatzate Bilboko Deustuko Unibertsitatean, baina duela gutxi izan nuen beraien berri. Sare sozialetan ere aurki ditzazkegu Sugaarrekoak, bai Facebooken eta baita Tuentin ere.
“Txikitasunaren Handitasuna” lelopean martxoaren 31n ekitaldia idazakaritza ondoko Paraninfoan 12:15etan egingo dute.
Ez dakit nolako harrera izango duen Sugaar Elkar Kultur Elkarteak baina zoriontzekoa beraiek sortu dutena. Gogoratzen dut bai Unibertsitatean hasi nintzen garaian euskaraz hitz egiteko / ikasteko aukerak; azkenean ikastolan ikasitakoak edo ta herritarrok euskaraz hitz egiten genuen, baina Bilbora iritsi nintzenean guztiz arrotza egin zitzaidan egoera.
Nork daki nolakoa izango den orain datozen herri/ikastoleko ikasleentzat baina nik behintzat aurrera-pausu nabaria ikusten dut. Zorionak!