Euskararen Eguna ospatzeko asmoz, Hondarribian aukera paregabea sortu zitzaidan larunbatean; Asier Altunak ekoizturiko Bertsolari film/dokumentala ikustea. Egia esan behar baldin badut, zenbait zalantza nituen aurkituko nuen proiekzioari buruz, baina internet bidez zenbait kritika irakurri nituen eta bazirudien Mikelek lan aproposa egin zuela. Bestalde, Hondarribian egindako auditorio berria ikusteko aukera aproposa izan zen.
Duda gabe, 3€ren truke larunbat arratsalde paregabea pasa nuen eta Bertsolari filma asko gustatu zitzaidan, ikusi ez baduzue benetan gomendagarria.
Niri ez nau guztiz konbentzitu. Agian mundu horretan oso sartuta nagoelako. Baina ideia asko ez zaizkit batere argi geratu. Enpin…