Jakina da informatika munduan ez dela 100%eko segurtasuna existitzen, baina etxeko erabiltzaleei zenbait gomendio emateko atrebentzia egingo dut.
Lehen gomendioa, ordenagailuan sistema eragile moduan windows baduzu, Ubuntu jartzea. Gaur Ubuntu ordenagailuan jartzea nahiko erraza da eta ez ditu garai bateko arazoak, bada windows instalatzea baino errazagoa dela esaten duenik ere.
Demagun nahi-ta-nahiez windowsekin lan egin behar duzula eta ezinezkoa zaizula Ubuntu bezalako sistema libre batera pasatzea, argi dago gaur egungo, virus, malware, spyware edo ta troyano gehienak internet bidez zabaltzen direla. Zenbat ordu pasatzen ditugu gaur egun internetera konektatuta? Jada ez dira diskette bidez ordenagailuak kutsatzen, sare bidez kutsatzen gara.
Interneteko nabigatzailearen azken bertsioarekin ibiltzea gomendatzen da, badirudi Internet Explorer ez dela oso segurua, nahiz eta azken bertsioan – 9. jada – askoz seguruagoa dirudi. Nik Mozilla Firefox + NoScript gomendatzen dut, bi hauek modu oso azkarrean konpontzen baidituzte beraien segurtasun arazoak; bestalde Google Chromerekin ere internet bidez nahiko azkar eta seguru ibiltzeko aukera izango dugu, baina Firefoxekin pertsonalizazio maila handiagoa da, batzuek Googlerena nahiago dute, besteek Mozilla.
Interneten jada nahiko seguru ibil gaitezke, hala ere gomendagarria da ere, Firewall bat izatea. Dohakoak direnak ere mila aukera aurkituko ditugu, hala ere, nahiko esperientzi onak izan ditut, Outpost Firewall edo ta Comodo Internet Security (azken honek antibirusa ere badakar).
Ordenagailua nahiko motel dabilela ikusiz gero, hoberena eskura CCleaner izatea, bertan dugun “zaborra” kenduko baitigu. Oso gomendagarriak dira ere, malwarearen aurka, malwarebytes-antimalware eta ad-ware.
Amaitzeko nahiko gomendagarria iruditzen zait online bidez dabilen antivirus bat erabiltzea, nik ESET Online Scanner erabiltzea gomendatzen dut, nahi izanez gero ordenagailuan ere antivirus bat jar daiteke, baina aurreko kontseiluekin nik behintzat ez dut beharrezkoa ikusten, beti ere argi badugu zer egiten dugun gure ordenagailuarekin eta zenbaitetan lehen aipaturiko internet bidezko scannerra pasatuz gero.