Hileko artxiboak: apirila 2010

FANT, BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOA

Badator urtero bezala Bilboko Zinemaldi Fantastikoa, FANT egia esan behar baldin badut ez nahiz urtero pasa izan, batzuetan ezinezkoa izan dudalako ordutegiak direla eta; baina aurtengoa maiatzaren 3tik maiatzaren 9ra ospatuko dela kontuan izan da; asteburua izango dut planninga antolatzeko.

Webgune ofizialean programa guztia dago, .pdf formatuan, posiblea da, triptikoa – eskuko moduan – jeistea edo ta programa guztia – bertan informazio gehiago dago – jeistea.

Duela urte batzuk pasa izan ginenean filma ingelesez jarri zutela, eskerrak azpitituluak zituela zeren bestela ez nuke askotxo ulertuko; oraingoan behintzat denboraz ikusiko dut zein hizkuntzatan emango dituzten filmak. Badirudi dohako nahiz ordaindu beharreko pelikulak daudela, hala ere, prezioak ez dira oso altuak 5€ inguru – asteburuan kalimotxoren bat gutxiago hartuta, ez duzu arazorik izango –

Orain eguzkia gogor dabilela, Bilbon aldean behintzat 31ºC – 35ºC egin ditu gaur, non hobe zine areto txiki batean film bat ikusten baino? Denbora eta gogoa izanez gero, badakizue, Bilbon Zine Fantastikoa ikusteko aukera dago.

HONDARRIBIARA MUSIKAZ GOZATZEKO AITZAKIAREKIN

Behin baino gehiagotan hitz egin dut Hondarribian ospatuko den Olearso Festibalari buruz; Berri Txarrak, Sexty Sexers edo ta Senser bezalako punta puntako musika taldeak izango ditugu maiatzaren 1ean; oraindik ez duzula sarrerarik? Azkar ibiliko nintzateke etortzeko intentzioarekin bazabiltza.

Oraingoan uztailaren 8tik 11ra Hondarribian izango den musika ekitaldiaz hitz – idatzi hobe esanda – egin nahi dut; Hondarribia Blues Festival 2006an ospatu zen lehen edizioa herriarentzat gauza berria zen eta nik behintzat garai hartan ez nuen Blues musika askotxo ezagutzen; hala ere, jaialdira hurbiltzea erabaki nuen, ea zer nolako musika zegoen, jendea giro etab ikusteko. Oso ongi pasa nuen, gainera dohako jaialdia zen eta musikari dagokionez talde potenteak egon ziren, Blues munduan behintzat – hala ere, berriro diot mundu horri buruz ez nuela ideia handirik -.

Urtez urte, Hondarribiako Blues Festival aurre eraman dute, geroz eta talde hobeagoak ekarriz eta gero eta ospe handiagoa lortuz, pasa den edizioetan atzerriko jendea ikusi genuen jaialdira gerturatu zen jendearen artean; ez dakit herria bera, – oso polita dena, eta gehiago uda partean eguzkia bertan dagoenean – pintxoak jateko aukera, edo ta dohako kriston musikaz gozatzeko aukera izango den; baina egia da, urtez urte jende gehiago hurbilzen dela.

Aurtengoan datak aldatu dituzte, ez da besteetan bezala abuztua partean ospatuko, baina seguru asko jende asko hurbilduko dela berriro ere, musikarien zerrenda nahiko luzea da, baina hona hemen gure herritik pasako diren baten batzuen izenak: Magic Slim, Solomon Burke, Pinetop Perkins etab.

ERREPIDEEN INFORMAZIOA ZURE MUGIKORREAN

thecodefarmekoak gogor ari dira lanean, horren adibidea dugu joan den asteburuan ospatu zen AbreDatos ekitaldian aurkezturiko lana; infocarretera.com.

Nik ez dut internetera konektatzen den mugikorrik, eta nire egunerokoak, gehienak behintzat oinez egiten ditut. Baina kotxea edo autobusa maiz erabiltzen baduzu eta internetera konexioa duen mugikorrik izanez gero, seguru infocarretera ongi etorriko zaizula.

Zenbat bider aurkitu zara autobidean istripua dagoela, edo ta kriston kotxe pila edo ta hobe izango zela lagun hark gomendatu zizun beste bide hori hartuko bazenu? Akaso beranduegi zeren ezinezkoa duzu momentuan informazioa ikustea. Horixe da infocarreterarekin ikus dezakeguna, errepideen momentuko egoera. Horretarako zenbait baliabide erabiltzen ditu, esaterako Eusko Jaurlaritzak duen trafikoa.net webguneko datuak; baina hauek mugikorrean modu hobeago eta azkar batean ikusteko aukera eskeintzen du. Bestalde gmail/gtalk edo ta twitter bidezko laguntza eskaintzen du, eta hori guztia gutxi balitz API Publikoa atera berri dute.

Badirudi iPhone nahiz Android mugikorretan nahiko ongi dabilela, nik behintzat horrelako mugikor bat izanez gero eta Euskal Herriko errepidetan gora behera ibiliko banintz, argi daukat dohako zerbitzu hau erabiliko nukeela. Orain ulertzen dut zerk bultzatu dien thecodefarmekoei horrelako zerbait egitera, gasteiztarrak izatea eta Bilbora iristeko noizean behin elurteak bizi izana? Nork daki, baina nik uste hortik datorrela asuntua.

GURE ORDENAGAILUKO SEGURTASUNA

Jakina da informatika munduan ez dela 100%eko segurtasuna existitzen, baina etxeko erabiltzaleei zenbait gomendio emateko atrebentzia egingo dut.

Lehen gomendioa, ordenagailuan sistema eragile moduan windows baduzu, Ubuntu jartzea. Gaur Ubuntu ordenagailuan jartzea nahiko erraza da eta ez ditu garai bateko arazoak, bada windows instalatzea baino errazagoa dela esaten duenik ere.

Demagun nahi-ta-nahiez windowsekin lan egin behar duzula eta ezinezkoa zaizula Ubuntu bezalako sistema libre batera pasatzea, argi dago gaur egungo, virus, malware, spyware edo ta troyano gehienak internet bidez zabaltzen direla. Zenbat ordu pasatzen ditugu gaur egun internetera konektatuta? Jada ez dira diskette bidez ordenagailuak kutsatzen, sare bidez kutsatzen gara.

Interneteko nabigatzailearen azken bertsioarekin ibiltzea gomendatzen da, badirudi Internet Explorer ez dela oso segurua, nahiz eta azken bertsioan – 9. jada – askoz seguruagoa dirudi. Nik Mozilla Firefox + NoScript gomendatzen dut, bi hauek modu oso azkarrean konpontzen baidituzte beraien segurtasun arazoak; bestalde Google Chromerekin ere internet bidez nahiko azkar eta seguru ibiltzeko aukera izango dugu, baina Firefoxekin pertsonalizazio maila handiagoa da, batzuek Googlerena nahiago dute, besteek Mozilla.

Interneten jada nahiko seguru ibil gaitezke, hala ere gomendagarria da ere, Firewall bat izatea. Dohakoak direnak ere mila aukera aurkituko ditugu, hala ere, nahiko esperientzi onak izan ditut, Outpost Firewall edo ta Comodo Internet Security (azken honek antibirusa ere badakar).

Ordenagailua nahiko motel dabilela ikusiz gero, hoberena eskura CCleaner izatea, bertan dugun “zaborra” kenduko baitigu. Oso gomendagarriak dira ere, malwarearen aurka, malwarebytes-antimalware eta ad-ware.

Amaitzeko nahiko gomendagarria iruditzen zait online bidez dabilen antivirus bat erabiltzea, nik ESET Online Scanner erabiltzea gomendatzen dut, nahi izanez gero ordenagailuan ere antivirus bat jar daiteke, baina aurreko kontseiluekin nik behintzat ez dut beharrezkoa ikusten, beti ere argi badugu zer egiten dugun gure ordenagailuarekin eta zenbaitetan lehen aipaturiko internet bidezko scannerra pasatuz gero.