Hileko artxiboak: abendua 2009

OLENTZERO PASAKO ZARA IRUÑEATIK?

Gabonak iristear daude, edo horixe dirudi telebistan milaka iragarki botatzen ari baitira, gabonak iristear daudela pentsatzen dut kaleetan jada denbora daramatzate eta mila koloretako argiek. Non dago hainbeste aipatzen den krisia? Nire ustez geroz eta lehenago pizten dituzte argiak, baina akaso trikimaluren bat ote da jakin dezagun gabonak hortxe daudela; kontsumoa, opariak, irribarreak…

Ez da gaurko kontua Iruñeako ume euskaldunak geroz eta zailtasun gehiago dituztela Olentzero ikusteko; Fertxu Izquierdok Gaztezulon idatziriko artikulu bati esker izan dut honen berri.

Horrela internet bidez ea zein informazio aurki nezakeen pasa ditut zenbait minutu, badirudi Gora Iruñea! izeneko elkarte bat badagoela Olentzeroren defentsan dabilela, bestalde Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazo euskaldunek azaro partean Olentzeroren aldeko jaialdi bat antolatu zuten Anaitasuna pilotalekuan; eta dirudienez Olentzeroren aurka dabiltza Iruñean politika kontuetan dabiltza agintariak.

Ez dakit gauzak ongi egingo dituzten hala gaizki egingo dituzten; baina benetan penagarria iruditzen zait Iruñeako ume euskaldunekin jolasean ibiltzea. Oraingoan umeak sailkatuko dituzte beraien etxean 24/25 gauean Olentzero edo ta Santa Klaus sartzen bada?

Tristea oso horrelako kontuak politakarekin nahastea; baina zer esango dio aitak bere semeari honek ea zergatik Olentzero ez den menditik jeisterakoan Iruñeatik pasatzen? Bere Bilboko, Donostiako edo Usurbilko lagunek lasai asko ikusten baitute.

AUSTRIAN 0 -3 IRABAZITAKO PARTIDA

Atzo gertatu zen. 2009. urtean. Gezurra dirudi Vienan atzo gertatutakoa. Berriro ere, futbol partidu batean biolentzia nagusi. Atzo Athleticek Austria de Vienaren aurka futbol partida jolastu zuen, Europe League edo lehen UEFA bezala ezagutzen genuen txapelketaren partida.

Bilbon giroa nabaria zen, horrelako partiduetan beti egoten dira tabernak lepoz jende; hemen Bilbon Athletic erlijio moduko bat dela pentsatzen dut, hala ere, gu (errealzaleok) lasai asko joan ginen partida ikustera, presiorik gabe.

Etxe behean dugun taberna batera joan ginen, egia esateko, jada partida bigarren zatian zegoen; tabernan sartu bezain pronto Athleticek bigarren gola sartu zuen, zoramena tabernan. Eta bapatean zelaira gauzak botatzen hasi ziren, metxeroak eta horrelakoak, bengalak piztu zituzten Austriako zaletuek, kea nagusi. Istiluak hasi ziren, ultrak zelaira tabernan jendea bero bero, bazirudien ez zela txantxetakoa bertan gertatzen ari zena, Espainiako bandera, Francoren aldeko ohiuak etab. Tabernan esan zutenez, guztiak ez ziren Austriaren zaletuak, ultra gehiegi zegoen han, Lazioko jendea, Real Madrideko zaletuak ere … ultra-eskuindarrak. Azkenean zelaira salto egin zuten, Athleticeko jokalariek zelai utzi zuten baita epaileek ere, polizia, ultrak denetik zegoen zelaian. Nola gerta liteke horrelakorik? Ez ahal dute nolabaiteko kontrolik egiten horrelako partiduetan?

Partidua 20 – 30 minutuz etenik egon zen, gu bitartean tabernaz aldatu genuen. Hurrengoan jende gazteagoa zegoen, Athletic zale amorratuak, eta Bilboko taldeak 3. gol bat sartu zuen. Ez dakit baina atzo behintzat Athletic zale izan nintzen. Eskertzekoa Athleticeko jokalariek nahiz zaletuek izan zuten jarrera. Pentsatu nahi dut Austriara joan ziren zaletu guztiak 0-3ko irribarrearekin iritsi direla etxera.

I LOVE ROOMMATE

Bai denbora da pixukide berriak pixuan daudela.Guztia normal joango balitz argi dago martxa hartuta ibili beharko ginela. Jada ostegun bat baino gehiago atera, bestaren bat antolatu eta egunerokoak aurrera eraman.

Egunerokoei dagokionez, argi eta ongi finkatuta daude, aurreko urteetako plana hartu eta horixe egitea; beti pixukide berrien oniritziarekin; guztiok onartu genuen esandakoa baina onartzea eta aurrera eramatea gauza ezberdina dela konturatu naiz; batez ere asko ezagutzen ez duzun jendearekin.

Hau guztia dela eta, I LOVE ROOMMATE proiektua aurrera eramatea erabaki dut; noizbait behintzat norbaiti garraxi egin beharrean interneten garraxi egingo dut (lasaitasuna eta sosegua bilatzeko esperantzarekin).

Gaur egun, Tumblr delakoan kontu bat ireki dugu dut (iloveroommate.tumblr) eta beste bat Twitterren iloveroommate argi dago pixukide guztiek ez dakitela honen existentziaz, baina pixukideak 2.0 esperientziaz bilatzen ari ginela jakinik ez litzateke harritzekoa horrelako konturen bat izatea.

Esandakoa, I LOVE ROOMMATE 🙂

ABENDUAREN 3A, KLIK EGIOZU EUSKARARI

“Klik egiozu euskarari” Euskal  hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzeko intentzioarekin sortutako lema dugu. Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE), abenduaren 3a,  Eusko Ikaskuntzaren baitan 1949an sorturiko ekimena da. Eta Elkarteak XXI.mendean, gizateko aldaketa eta erronka berriei egokituz gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan.

Aurtengoan, Mikel Urmenetak (kukuxumusu) kamisetaren disenua egin du; esan beharra dago, aurtengo helburua Interneten sortutako sare sozial berrietan (Tuenti, Twitter eta Facebook) euskararen erabilera bultzatzea dela.

Info | eusko-ikaskuntza |