Gaurko gazte azko Tuenti sare sozialean dabiltza, are gehiago, nahiko arraroa da bertan ez dabilen gazterik aurkitzea. Ziur nago zuek ezagutzen dituzuen gazteen artean ea Tuentin kontua duten galdetuz gero, erdiak baino gehiagok kontua izango duela; gero erabiliko duten hala ez beste kontu bat da.
Hemendik urte batzuetarara Espainiako presidente izango dena Tuentin dago, seguru; hemendik urte batzuetara Euskal Herriko lehendakaria izango dena Tuentin dago seguru; jende piloa aurki dezakegu.
Azken albistea, gazte bat kartzelara joan daiteke Tuentin jarri dituen argazkiak direla eta. Mutilak neska laguna zuen eta honekin ateratzen ari zen bitartean, egun batean zenbait argazki berezi (larru gorrietan) atera zituen. Hasieran neskak ez zion garrantzirik emango, erlazioa ongi bai zioan baina denborak aurrera egin ahala neskak mutila uztea erabaki zuen; ondorioz, mutilak min egiteko modu bat argazkiak Tuentin jartzea otu zitzaion. Mutilak ez zituen ondorioak pentsatu, mutila aski haserre egongo zen neska utzi zuela eta; horrela kristoren burugabekeria egin zuen: Argazkiak mila gazteren begietan jartzea.
Badirudi gaztea azkenean kartzelara ez dela joango, datozen bi urteetan horrelakorik egiten ez badu; baina nik zera galdetzen diot ene buruari:
“Zertarako behar dituzu zure neska lagunaren larru gorrietako argazkiak?”.
“Neskak nola uzten dizkio mutilari halako argazkiak egitea?”.
“Zer nolako arriskuak ekar ditzazke gaur egungo teknologia eta sare sozialen erabilpen desegokiek?”.
Ez dakit, baina nik uste dut badela garaia erabiltzaileak hezitzeko; zeren hemendik gutxira mugikor berria edonork izango du, egun osoan online egoteko aukerarekin, sare sozialak ere erabilpen hauetarako sortuko dira… (sortu ez baldin badira, jada). Eta beti ere, nahiz eta lagun artean ibili atentu izan zein argazkia eta nork egiten dituen.
Hona hemen berria: Un año de cárcel por colgar en Tuenti unas fotografias.
Epa! Ba ni ez nago Tuentin, ezta Facebooken ere, nahiz eta errespetatzen dudan bakoitzaren erabakia. Eta nire lagunak, ba giroaren arabera, edo badaude edo ez.
Baina badiozu “nahiko arraroa da bertan ez dabilen
gazterik aurkitzea” eta ondoren “erdiak baino gehiagok kontua izango duela; gero erabiliko duten hala ez beste kontu bat da.”
Beraz, arraroa baldin bada bertan ez dabilen gazterik aurkitzea baina erdiak izan eta %50 honetatik, oraindik gutxiago badira, ez da hain arraroa izango bertan ez dabilen gazterik aurkitzea! jajaja
Beno, berdin da, harira. Niri iruditzen zait horrelako tresnak, arma zuriak bihurtzen direla, baina ez soilik erabilpen ona ematen ez dakienarentzako, baita ere asko kontrolatzen duenarentzako ere.
Uste dut arazoa ez dela (soilik) erabiltzaileak hezitzea, zeren ez dute ezer ezberdina egiten Tuentin edo beste edonon, orain arte ere off-line munduan berdin-berdinak egin izan ditugu. Bai, hedapena eta honen abiadura ez dira berdinak, apaldura ere handiagoa da, baina arazoa ez da soilik Tuenti.
Egia da, erabiltzaileak ezagutu beharko lukeela bere garrantzia, eta segundu baten min egiteko gaitasuna, baina arazoa askoz sakonagoa da.
Oso interesgarria kontatu duzuna. Horrelako notiziak azken aldian uste dut biderkatu direla eta egingo direla teknologia hauen hedapen samurraz. Gustura asko erantzungo dizkizut goian jarri dituzun galderei.
“Zertarako behar dituzu zure neska lagunaren larru gorrietako argazkiak?”.
Neska laguna duzunean edozer egiteko gai zara. Guztia ongi doanean ez dirudi egiten duzuna etorkizunean ondorio txarrik izango duenik baina gauzak okertzen badira bi pertsonen arteko trapu zikinak erraz azalera daitezke (ez dakit harreman seriorik izan duzun baina nire esperientziak dioenaren arabera aipatzen dizut honakoa).
Zertarako behar duten mutilak neska lagunaren larru gorritako argazkiak? Hori sexolog@ batek errazago erantzungo dizu baina horrelakoak egitea harreman batean nahiko ohikoa izan daiteke (beti gogoratu nahi dezakezu zure mutila edo neska momentu berezi horietan batez ere berarengatik aldentzen zarenean denbora askorako).
“Neskak nola uzten dizkio mutilari halako argazkiak egitea?”
Galdera agian izango litzateke harreman batean zer nolako gauzak uzten diren egiten.
“Zer nolako arriskuak ekar ditzazke gaur egungo teknologia eta sare sozialen erabilpen desegokiek?”
Sare sozialen erabilpen desegokiek, ados nago, izugarrizko arriskua dutela baina baita ere erabilpen ona emanda izugarrizko indarra daukate gauza berritzaileak burutzeko.
@oier: Bai egia arazoa askoz sakonagoa dela, baina behintzat off-line munduan hedapena ez da hain handia. Argi dago ingurukoak beti konturatuko direla edo gertatutakoaren berri izango dutela; tamalez gizakia oso kuriosoa da. Baina Interneten zabaltzea … kar, kar, kar.
@ … : Zure erantzunekin ez nator bat, baina errespetatzen ditut. Lehenik eta behin, neskalaguna/mutilaguna duzunean edozer egiteko kapaza zarela diozu. Egokia deritzozu? Niri behintzat ez zait oso egokia iruditzen; nahiz eta egindakoa gauza pozgarria izan (ez du zergatik gauza txarra izan behar).
Baliteke argazkiena posiblea izatea maite duzun horretaz aldentzen zarenean, baina nik uste ez dela kasu askotan ematen. Bestalde nik ez nuke onartuko. Konfidantza, maitasuna izanez gero; zertarako behar dituzu distantzian horrelako argazkiak? Nik beste era batean ulertuko nuke; horrelako argazkiak izatearena nahiko sinplea iruditzen zait; non gelditzen dira oroitzapenak? Beharrezkoak dira argazkiak?. Erabat ados sare sozialak kriston indarra daukatela, argi dago gauzak alda daitezkela baina horretarako erabiltzaile aproposak behar dira. Ez du ezertarako balio norbaiti arkatz bat uztea idazten edo ta marrazten ez badaki.
kaixo:
nik tuenti egin nahiko nuke utzi mesedez