Hileko artxiboak: azaroa 2009

TUENTIN ARGAZKIAK JARTZEAGATIK KARTZELARA

Gaurko gazte azko Tuenti sare sozialean dabiltza, are gehiago, nahiko arraroa da bertan ez dabilen gazterik aurkitzea. Ziur nago zuek ezagutzen dituzuen gazteen artean ea Tuentin kontua duten galdetuz gero, erdiak baino gehiagok kontua izango duela; gero erabiliko duten hala ez beste kontu bat da.

Hemendik urte batzuetarara Espainiako presidente izango dena Tuentin dago, seguru; hemendik urte batzuetara Euskal Herriko lehendakaria izango dena Tuentin dago seguru; jende piloa aurki dezakegu.

Azken albistea, gazte bat kartzelara joan daiteke Tuentin jarri dituen argazkiak direla eta. Mutilak neska laguna zuen eta honekin ateratzen ari zen bitartean, egun batean zenbait argazki berezi (larru gorrietan) atera zituen. Hasieran neskak ez zion garrantzirik emango, erlazioa ongi bai zioan baina denborak aurrera egin ahala neskak mutila uztea erabaki zuen; ondorioz, mutilak min egiteko modu bat argazkiak Tuentin jartzea otu zitzaion. Mutilak ez zituen ondorioak pentsatu, mutila aski haserre egongo zen neska utzi zuela eta; horrela kristoren burugabekeria egin zuen: Argazkiak mila gazteren begietan jartzea.

Badirudi gaztea azkenean kartzelara ez dela joango, datozen bi urteetan horrelakorik egiten ez badu; baina nik zera galdetzen diot ene buruari:

“Zertarako behar dituzu zure neska lagunaren larru gorrietako argazkiak?”.

“Neskak nola uzten dizkio mutilari halako argazkiak egitea?”.

Zer nolako arriskuak ekar ditzazke gaur egungo teknologia eta sare sozialen erabilpen desegokiek?”.

Ez dakit, baina nik uste dut badela garaia erabiltzaileak hezitzeko; zeren hemendik gutxira mugikor berria edonork izango du, egun osoan online egoteko aukerarekin, sare sozialak ere erabilpen hauetarako sortuko dira… (sortu ez baldin badira, jada). Eta beti ere, nahiz eta lagun artean ibili atentu izan zein argazkia eta nork egiten dituen.

Hona hemen berria: Un año de cárcel por colgar en Tuenti unas fotografias.

ZINEBI 51

Berandu idazten ari naiz, jada zenbait egun daramatza eta ZINEBIk; Bilbon urtero ospatzen den dokumental eta laburmetraien jaialdia dugu. Azaroaren 23an hasi zen eta 28 bitarte izango dugu. Egun osoan zehar proiekzioak egongo dira, bai Arriaga Antzokian nahiz Arte Ederretako Auditoriumean, goizeko 10:00etan hasi eta 22:30etan amaitzen direlarik, beraz guztiok nahi izanez gero joateko aukera izango dugu.

Ez nekien Bilbon zinemak hainbesteko garrantzirik zuenik, baina argi dago Zinebi, Fant edo ta Caostica bezalakoak daudela, beraz, Bilbon ere zinemaz gozatzeko aukera badago; kontuan izanik glamourra beti Donostialdean geratuko dela.

APUSTUAK ONLINE

Betidanik euskaldunak apustu-zaleak izan gara, argi dago idi probetan, frontoietan edo ta beste mila lekuetan euskaldunok beti izan dugula gogoko apustuen mundua. Horrelaxe iritsi dira gaur egungo bizitzara reta edo ta kiroljokoa bezalakoak. Nork ez du bere herriko tabernaren batean horrelakorik ikusi? Ez dakit dirurik irabaziko den baina guk behintzat lagun artean egin ditugun guztietan ez dugu ezertxo ere irabazi; argi beti botearen soberak izan direla, 1 edo 2 € eta 5, 7 lagunen artean banatzeko ba guztiek aukeratutako apostua egin eta aurrera.

Baina gaur internet bidez, Apuestas ‘on line’ : el negocio alegal que factura millones artikulua irakurtzeko aukera izan dut; eta bai internetek zenbait arrisku dakartza. Artikuluak dioenez loterian diru gutxiago jolastuko dugu, baina online aldiz diru gehiago jolastuko dugu eta ez hori bakarrik 2010ean oraindik gehiago. Horrela amaitu nahi dugu gaur egungo krisia?

Badirudi gaur egungo gazteetan hobby antzekoa bihurtu dela apustuak egitea, baina internet bidez milaka klase apustu egin daitezke, klik gutxiren bidez eta ez du inolako zailtasunik; gainera apustuak aurrera eramaten dituzten gazteek ongi asko menperatzen dituzte teknologia berriak. Argi dago askotxok 10€ edo ta gutxiago jarriko dutela mahai gainean, galduz gero ez da asko izango eta irabaziz gero; -ia inoiz gertatzen ez dena- ba dirutza irabaziko duzu. Baina zenbat aldiz jarri dituzu 10€ ezertxo ere ez irabazteko?

Ez dakit baina nik uste gai honi atentzio gehiago jarri beharko zitzaiola, Unibertsitatean kriston dirutzak irabazi duen jendea ezagutzen dut, baina argi esan diet: “Jolasten jarraituz gero, lasai dena galduko duzun eguna iritsiko da-ta.” Haiek kontrolpean dutela diote baina ez dakit nik, gainera kontuan izan behar dugu, gaur egun ere puri purian dagoela pokerrean ibiltzea, eta nola ez, internet bidez ere posiblea da horrelakoetan dirutza galtzea.

Zein iritzi duzue 2.0 apustu hauei buruz? Hor sartuta dagoen norbait ezagutzen duzue? Nik behintzat argi dut dirutza irabazteko erarik hoberena bertan ez jolastea dela.

LOR EZAZU MUGIKOR BERRIA

Duela dexente aldatu nuen mugikorra, egia esateko ia ia 18 hilabete pasa dira Vodafonerekin azken aldiz sinatu nuenetik. Azken aldian milaka sms eta puntu eman zizkidaten mugikorrez aldatzeko asmoz; noski berriro ere, 18 hilabetez beraiekin egonda. Oraingoan ere esamesak eta katalogoa etxera iritsi berri zait, baina interneten irakurri dudanez “amago” delakoa eginez mugikor hobeagoa lor daiteke.

Zertan datza “amago” delakoa? Azkar eta labur azalduz, zure eguneroko konpainiari beste batera joango zarela sinaraztea, are gehiago, beste konpainia bati portabilitatea eskatu eta horrela gaur egun dugun konpainia larritu eta eskaintza hobeagoa egingo digu.

Irakurri dudanez, erosoena Yoigo Prepago bat eskatzea da, ondoren zenbait esames jasoko dituzu eta zenbait minutuetan zure konpainiak deituko dizu, orduan beraiekin akordio batera iritsi eta zure Yoigoko portabilitatea atzera botako dute. Ez duzu zergatik lehen deian beraien eskaintza onartu behar, dirudienez 48 ordu inguru dituzu prozesu hau aurrera eramateko; zuk dei dezakezu zure portabilitatea aurrera ez eramateko.

Norbaitek egin ahal du jada horrelakorik?

GO, GOOGLEREN LENGOAIA BERRIA

Oraindik ez da oso ezaguna baina internet bidez leku askotan hitz egin dute GO lengoaia berriari buruz. Dirudienez, Pythonen erreztasuna dakar eta C nahiz C++ ren etekinak; ni behintzat ez naiz fio. Ez dakit zer dakarren Googlek esku artean, baina badirudi badaudela GO lengoaia honekin prosatzen dutena egiteko balio duten zenbait lengoaia, esaterako D.

Google gogoko daukat, zerbitzu onak eskeintzen ditu, baina jada nahiko famatu egin da eta produktu bat ateratzen duenean jada nolabaiteko arrakasta izaten du. Zer gertatzen da Google Waverekin? Nork erabiltzen du? Hasiera batean kristoren arrakasta izango zuela zioen blogosferak; nik jada nire gonbitea badut eta erabili izan dut; baina bakarrik froga moduan gaur egun ez dut ezertarako erabiltzen. Zuek?

Ez dakit zer dakarren GO lengoaiak baina nire ustez behintzat beste lengoaia bat besterik ez da izango; beno googlek eginiko lengoaia izango da.

Hala ere, norbaitek informazioa nahi izango balu, golang.org orrialdean badago hasteko informazio dexente.

FRONTBALL, ESKU PILOTA BERRIA?

Kasualitatez telebistan ikusi dut Angelun ospatu den, FrontBall Pro Tour txapelketa. Hasieran harrituta gelditu nahiz esku-pilotaren oso antzeko kirola zirudien eta baila frontoi txikiago batean, alboko paretarik gabe. Horrela internetera jo dut ea informaziorik aurkituko nuen FrontBall delakoari buruz, eta hona hemen aurkitutakoak.

FrontBall jolasteko oso erraza den kirola dugu, 5 metrotako altura duen pareta (frontis( baten aurka jolasten da, alboetan paretarik gabe eta 7.5 metrotako zabalera eta 11 metrotako luzera duen kantxan. 70 gramu pisatzen duen larruzko pilota erabiliz, eskuetan ez da ezer berezirik erabiltzen. Puntuazioari dagokionez, betiko eskuzko pilotarekin alderatuz gero nahi ezberdina dugu, 10 tantutako 2 setea jolasten baita, berdinketa egonez gero, 5 tantutako desenpatea eginez.

FrontBall
delakoa, One Wall izenez ere ezagutzen da, ez da Euskal Herrian soilik jolasten, Irlanda eta Estatu Batuetan ere jolasten baitute. 2010erako Munduko Zirkuituan Bilbo sartzeko intentzioa dute; nik behintzat telebista bidez ikusitakoa nahiko interesgarria iruditu zait, nork daki, akaso Bilbon ikusteko aukera izango dut.

Hona hemen bideo bat:
http://www.dailymotion.com/video/x8rct9_frontball-pro-tour_sport