Hileko artxiboak: abuztua 2009

UDAKO POSTALA

2009eko Uda.

Bai berriro ere oso azkar pasatzen ari zait uda, betiko moduan konturatzeke azterketak hor daude, ate joka; badirudi ezinezkoa dela pulamentuz azterketak prestatzea. Uda hasi baino lehenago badakizu azterketak izango dituzula baina beti ziztu bizian pasatzen da Uda. Aurtengoa polita izan da, lehenik Irlandan, idatzi nizun musika kontuak nola zeuden azalduz ez? Bai gogoko daukat azken aldian postalak idaztea. Oraintxe bertan Delorean (Zarauztarrak eta ez Bartzelonakoak askok uste duten moduan) entzuten ari naiz, beraien Ayrton Senna Mixtape delakoa, ElPaisen azaldu dira, baina ez hori bakarrik mundu mailan oso ezagunak diren komunikabideetan azaldu dira. Akordatzen zara lehen EP pasa nizunean? Ia inor ez zituen ezagutzen, baina noizbehinka ETBko saioren batean azaltzen ziren, Joxeina zenbilen garai haietan telebistan… denporak jendea bere lekuan jartzen duela esaten dute eta begira nora heldu diren “zarauztarrak”. Jende majoa diruri, arazorik gabe onartu baitzuten Musikazalentzat elkarrizketa egitea hasiberriak izango balira moduan.

Ez dute aldatuko, zerbaitetaz hitz egiten hasi eta musikarekin amaitu… ba idazten ari nizuna, uda ikaragarria izan da (orain asko ikasi behar baitut) ez duzu sinetsiko baina izurdeak ikusteko aukera izan dut, beno izurdeak ikustea ez da harrigarria baina gurean ikusi ditut, Kantauri Itsasoan. Badakizu batzuetan itsasuntzian irteten gara egun pasa eta zurrumurruak genituen izurdeak zeudela baina ez ginen oso seguru. Bapatean sonarrak zenbat metro zeuden ez zekiela, (baina leku horietan egoten dira izurdeak) izurdeak azaldu ziren, bertan egon beharko zinateke. Horixe da, ez dugu zertan urrutira joan behar Udaz gozatzeko.

Lasai elkar ikusiko dugu, nork daki akaso izurde artean edo Deloreanen kontzerturen batean? Ez dakit, akaso orain moderno asko azalduko dira, nola jada “punta-puntako” taldea den.