PIXUKIDEAK BILATZEN DITUGU 2009/2010 KURTSORAKO

Egia esan behar baldin badut ez nuen espero oraintxe bertan pixukide bila ibiliko nintzenik. Atzo izan baigenuen elkarrizketa jabearekin eta pixukide berriekin kontratua aurrera ateratzeko helburuarekin eta guztiok zertxobait gehiago ezagutzeko esperantzaz.

Orain arte ikasleak izan gara pixuan eta ez diogu garrantzi askorik eman kontratuari; jabearekin ez baitugu arazorik izan eta gure erlazioa oso ona izan da. Baina atzo langile bat genuen gure artean, azkar sumatu zuen jabeak eta horrexegatik hasi ziren berbetan “azienda” kontuetaz, argi utzi zuen jabeak berak aurreko urteetan ez zuela pixua deklaratzen dirua galtzen baitzuen, guri udan ez zigun alokairua kobratzen eta pixua gordetzen zigun, gu pozik geunden eta berak ez zuen aziendan ezer esaten. Baina atzoko langileak ez zuen azken hau begi onez ikusten, gobernuak ematen zion laguntza bat galtzen baitzuen, jabeak serio esan zion ea zenbateko dirutza zen, akaso berak emango ziola. Ez zen dirutza handia, baina krisi garaietan edozein kantitate ongi datorkigu poltsikora.

Gaur egun oraindik pixukide bila jarraitzen dugu eta astebete inguru dugu pixukideak bilatzeko, gainera oraingoan ikasleak soilik behar ditugula badakigu ziurrenik langileekin arazoak izango baiditugu. Hasiera batean dibertigarria oso zirudien pixukidea aurkitzea baina gaur egun jada pixkat nekatuta aurkitzen gara, hala ere, saiatu beharko gara denpora gainean baitaukagu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude