Batzuek negar egiten duten bitartean beste batzuek irriak egiten dituztelako.
Batzuek besta ospatzen duten bitartean beste batzuek fabrikan orduak sartzen dituztelako.
Batzuek hondartzan dauden bitartean beste batzuek aterkia eskuan daramatelako.
Batzuek soilik.
Ziur nago pozik banago norbait haserre egongo dela, ziur nago haserre banago norbait pozik egongo dela.
Norbait hiltzen denean norbait jaiotzen delako, ziur nago.
Batzuek zerbait amaitutzat eman eta batzuek zerbaitetan hasi.
Batzuek soilik?
BATZUEK
Utzi erantzuna