Datorren igandean 18:00tan jolastuko ditugu gure partiduak, bai gureak esaten ditut zere bihotza Eibarrekin nahiz Teneriferekin izango dugu Errealzaleok.
Oraintxe bertan ezinezkoa dugu gure kabuz lehen mailara igotzea, egin dezakegun gauza bakarra Anoetan irabaztea eta beste zelaietako emaitzak itxarotea; zergatik? Atzo 2 minutuetan irabazita zegoen partidu bat galdu zutelako; bai jokalariek zeren zaletuak une oro egon ziren taldea animatzen. Primerako zaletuak ditu Errealak.
Igandean Eibarrek Sporting izango du aurkari El MolinĂ³nen, Eibarrek irabaziz gero eta Errealak bere lanak ongi egin Primeran egongo ginatekeen. Baina Malaga Tenerife partida ere interesgarria da, Malagak irabaziko ez balu, alegia Tenerifek punturen bat kanariar irleetara eramaten badu, Erreala ere Primeran egongo da; hori bai Errealak berriro ere bere lanak ongi egiten baditu.
Zuek zer uste duzue? Nik argi daukat Primeran egongo garela, ez dakidana da lehen mailan hala zilarrezko mailan …
Nire zalantzak ditut erreala bere partidua irabazteko gai izango ote den. Erreal zalea eta bazkidea naiz eta igandean Mendizorrotzan egon nintzen. Erreala lehenengo mailan ikusteko irrikaz nago, baina… ea Eibarrek laguntzatxo bat ematen digun eta miraria gertatzen den. Aupa erreala!
Banekien ba nik…