BILBOKO IKASLE PIXUA, PIXUKIDE BILA, 2008/09

Azkenean gure pixukidea Lyonera joango da, hurrengo urterako pixukide bila gabiltza. Zer egin dugu pixukide berri bat bilatzeko?

Jakina da internet bidez gauz asko egin daitezkela baina inoiz ez nuke pentsatuko pixu eta pixukideak bilatzeko zenbateko aukera dagoen Web 2.0 delakoarekin.

Lehenik eta behin, guk asuntu honetarako e-mail bat sortzea izan zen, horrela posible izango genuen pixukide guztiak pixukide berrien notiziak izatea, bestalde norberak bere etxetik asuntua nola zihoan ikusteko aukera izango zuen, eta denak parte hartzeko aukera izango genuen.

Baina nola iritsiko zaizkigu pixukide berrien emilioak sortu berri dugun kontura? Horretarako, LoQuo Bilbao bezalako zerbitzu bat erabiltzea erabaki genuen, bertan iragarkia jarri eta itxaron. Egunak pasata zenbait emilio jaso genituen, batzuk gure gustokoak eta beste batzuk ez; batzuek erantzuna jaso zuten. Baina frente gehiago ireki behar genituen, horrelaxe ikasten dugun Unibertsitate ezberdinetako kortxoetan iragarkiak jartzea erabaki genuen; norbaitek Uniko kortxoetan dagoera irakurtzen ahal du? Ez dakigu. Amaitzeko interneten bilatuz, EasyPisorekin topo egin dut, egia esan behar baldin badut ez dakit Bilbon zer moduz funtzionatuko duen, baina argi dago Bartzelona eta Madril bezalako hiri handietarako aukerak nahiko ugariak direla. Akaso itxarotea izango da, baina oraintxe bertan hurrengo ikasturteari begira 4 ikasleekin bizi garen pixuan 3 ikasle bizitzea oso garesti aterako litzaiguke, horregatik gabiltza Bilbon ikasten duen 4. baten bila.

Zer egingo dugu hurrengo urtean? Ikasle bat sartu, berriro ere pixuak ikusten hasi? Norbaitek kasualitatez etorri nahi izango balu, edo pixu bila baldin badabil utzi dezala hemen iruzkinen bat, edo bidal dezala emilioren bat, bertol (arroba) gmail( puntu) com era.

5 iruzkin “BILBOKO IKASLE PIXUA, PIXUKIDE BILA, 2008/09” bidalketan

  1. oier u.

    ok! Lasai, nik momentuz ez daukat Bilbora joateko asmorik eta. Kuriositatea zen. Iruñean nengoenean beti jartzen nituen euskara hutsean oharrak, baina azkenean erdaldun bat sartzen zitzaigun. Agian errezagoa izango da zure modura, edo behintzat azkarragoa. Tira, egia esan azkenean 4tik 3 euskaldunak ginen, orain 2, baina tira orain ez da lehen eta hau ez da Iruñea.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude