KINKY BEAT

Berandu. Denbora pasa da. Baina joan den ostegunean La Kinky Beat ikus entzuteko aukera izan nuen. Baliteke Doctor Deseorekin konparatuz jende gutti egon zela Kafe Antzokian, baina jende oso jatorra. Bakarrik joan behar izan nuen; pixukideak ez dute oso gogoko musika hau eta ez zuten Antzokira joateko gogorik, hala ere behin baino gehiagotan gertatu zait hau eta argi daukat musika talde bat ikusteko gogoa baduzu joan zaitez; pena merezi baldin badu behintzat.
Horrela izan zen, pena merezi izan zuen, oso ongi pasa nuen eta jende nahiko jatorra ezagutu nuen.

3 iruzkin “KINKY BEAT” bidalketan

  1. oier u.

    Izenez bakarrik ezagutzen nituen eta juergan dantzatzeko aproposa ematen dute.
    Kontzertuetara bakarrik joatea gogorra egiten zait, baita zinera edo trago bat hartzera ere… baina beldur hauek airezko zimenduak dira egia esan.

    Erantzun
  2. newton

    @oier u. : egia esan nik ere lehen arazo berdina neukan, nahiko gogorra egiten zitzaidan  baina zenbait kontzertu galdu ondoren argi ikusi nuen… zergatik ez? egia da trago bat hartzera bakarrik joatea ba ez dakit, baina kontzertu batera edo zinemara?

    @mikel : zenbait argazki eta bideo baditut, ahal bezain pronto interneten jarriko dizut, belada gogoratze asmoz edo …

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude