ARRIKRUTZ, OÑATIKO KOBAK

Aste Santu honetan berriro ere urtero bezala Arantzazura joateko aukera izan dugu, aurten Arrikrutz Oñatiko Kobak ikusteko aukera izan dugu.

Hasiera batean pentsatu genuen lepoz jende egongo zela, baina badirudi eguraldi aldaketak, alegia telebistan aipaturiko eurite nahiz elurteek jendea atzera bota zutela, patxadaz eta lasaitasunez ikusteko aukera izan genuen.

Lehenik eta behin erreserba egitea gomendagarria da, horretarako, 943082000 telefonora deitu behar da, beraien ordutegia 10:00 – 14:00 / 15:00 – 18:00 bitartekoa da, ez zaitez saiatu 9:50etan deitzen zeren 10:00ak baino lehenenago ez duzu lortuko beraiekin hitz egitea. Telefonoan zaudela zenbateko jendea joan behar den galdetuko dizute, zenbateko taldetxoa, ondoren zein hizkuntzatan nahi duzu kobatik ibilbidea egitea, euskaraz nahiz gaztelaniaz; aipatu beharra audioa inglesez, frantsez eta katalanez ere eska daitekeela baina normalean honetarako talde handiak osatu behar dira.

Amaitzeko benetan gomendagarria da egun euritsuetan joatea, koba asko aldatzen baita egun eguzkitsuetan edo ta euritsuetan joanda, bertakoek euritsuetan ikusgarriagoa dela diote, barruan metatzen den ur kopurua handiagoa baita eta egun eguzkitsuetan ikustezinak diren gauzak ikusteko aukera baitago. Sarrerak 8 euru balio ditu helduetzat eta 5 umeetzat, nire ustez pena merezi duen bixita da. Bixitak gutxi gora behera 60 minutuko iraupena dauka.

Informazio gehiago Oinati.org

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude