Puri purian dagoen Web 2.0 zerbitzu berri bati buruz irakurri dut genbetan, Loturak izenekoa. Berez zerbitzuak ez nau asko harritu zeren eta ez du ezer berririk ekartzen eta inglesez antzekoak ditugu duela dexente; harrituta zera da, euskarazko izen bat izateak eta hizkuntz honetan zerbitzurik ez ematea, oraingoz behintzat, tristea oso.
Une honetan ni ari naiz itzulpena egiten. Beraz, laster euskaraz ere erabili ahalko dugu Loturak. Egilea, nahiz eta euskara asko maite duen, ez da Euskal Herrikoa eta ez daki euskaraz.
Jakinaraziko dizuet itzulpena burutzean.
Bai irakurri nuen Genbetan, nola jarri zinen kontaktuan egilearekin. Zorionak euskararengatik hainbesteko lana egiteagatik.
Eskerrik asko.