BillyPool@PeepShow

img_may_28_2006_31_48

Nahiz eta azterketa garaian egon beti dago parada musika egokia zuzenean entzuteko. Atzo “Punk PeepShow” izan genuen BillyPoolean, nik uste Esideko guztiok ezagutzen dugula BillyPool hala ere batzuk ez gara handik asko agertzen.
Discipulos de Dionisos eta Txorlito Head taldeak izan ziren PeepShowaren sortzaileak, egia esateko Txorlito ez nuen ezagutzen eta ez dago gaizki, baina ez nien Maketa erosi ez baineukan diru askorik momentu hartan; nahiz eta toki guztietan kontzertua 21:00etan hasiko zela jarri, 22:00 inguru asi zen, gu 20.45etarako jada BillyPoolean ginen; guztira 7 bat pertsona egongo ginen.
Hau ikusirik kanpora joatea erabaki genuen, eta jendea iristen joaten zen, kontzertua ez zen hasi oraindik 22:00ak zirela sartzen hasi ginen eta jada jende dexente geunden “pogo liskartxu bat” dantzatzeko moduan. Han dantzatu genituen dantzatu beharreko guztiak, jendearekin hitz egin eta baita Discipulosekoekin, jadanik ikusiak nituen herrian Torazinasekoekin, hangoa bai izan zela mundiala, atzokoa labur samarra baina normala berandu hasi baitzen guztia.

Ikusi Bideoa
“Azkenean ezin izan dut YouTubera bideoa igo zeren ezinezkoa da hemendik YouTuben sartzea, ditxosozko Telefonicako filtro nazkantea, joan daitezela pikutara zentsuratzaileak, beti bardin!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude