Nazkagarria da ipuiak idaztea are gehiago hauek idazteko balio ez duzunean; nik orduak eraman ditut ipuin hau idazteko eta berak aldiz nahi izango ez balu bezala idazten ditu bere pasarteak kahier zaharrean. Pentsatu gabe orri zuriaren aurrean jartzen da inolako arazo eta beldurrik gabe eta instant batean jada beteta aurkitzen da, hitz zoragarriak elkar lotzen ditu, zirriborroak egiten ditu eta ni hemen bitartean ordenagailuko teklak sakatuz eta ez dut hitz ederrik lortzen.
Nazkagarriak dira igandeak, buruko mina izanen duzu bai igandero larunbat ostean automatikoki etorriko balitza bezala baina zuk badakizu jendea hor dabilela; ez igandetan jende gutxik lan egiten du apaizak salbu baina nik oraindik buruko mina daukat, igandetan medikuen lan egiten ahal dute? Tak, Tik, Tak erlojuak martxan jarraitzen du eta orain gogoratzen dut duela gutxi geratu nintzela zurekin. Korrika eta presaka prestatzea erabakitzen dut ea horrela ez naizen hain berandu iristen baina ez, nire uste hutsa da korrika eta presaka nabilela zeren kriston buruko mina daukat eta igandetan ez naiz kapaza ezer ganoraz egiteko. Nazkagarria da ezer ganoraz ez egitea.
…
Han zaude oso aurrean tokirik onena izango balitz bezala baina ez zara konturatzen hemen atzean era gauzak ederki entzuten direla, ederki ikusten direla eta ederki usaindu. Prefiero a masturbarme a ver la televisiĆ³n ez dakizu zein mundutan zauden begiak itxi dituzu eta arnasa ere justu samar hartzen duzu, lagunek bizirik zaudela diotelako bestela ni ere larrituta egongo nintzateke. Ez dago eguzkirik baina laister iritsiko da berriro ere Igande nazkagarria; bai zuretzat buruko mina izango baituzu baina baita gau osoan zehar lanean behar dugun mediku guztientzat, egia da oraindik ez naizela mediku mediku ez baitaukat kontsulta propioa ezta ez dut kriston dirutza kobratzen hilaren amaieran, baina zu bezalako gazteak laguntzen ditut, beti probak eta gero etxera; hurrengo asteburuarte.
…
Nazkarriak dira Igandeak beti goiz osoa ohean pasatzen duzuelako ezer gertatuko ez balitz bezala baina ez da normala, nik ere Igande nazkagarrietan ongi pasa nahi dut eguna, are gehiago eguraldi ona egiten badu; zergatik ez naiz mendira joango zenbait kilometro egitera? Zergatik? Igandeak nazkagarriak direlako. Zuek altxatu arte ezin baitut ezer egin ez baitakit zein ordutan heltzen zareten eta horren baitan esnatzen baizarete. Bazkari prestatu ilusio handiz eta zuek ezta konturatu ere, zuentzat janariak nazkagarriak dira niretzat Igandeak bezala.
Azkenean iritsi naiz eta lasai asko solastu dugu gure igandetako CDa entzuten genuen bitartean, bertan Los Suaves, Doctor Deseo, Platero, Anari eta horrelakoak ditugu igandeetan gogokoen daukadana zurekin egotea eta Cda entzutea da, ez dakit baina beste mundu batean egoten gara, lasai lasai irakurritako azken liburuak komentatuz, gure idatziak irakurriz eta Igandetako Cda entzunez, azkenean ez dira hain nazkarriak igandeak.