Bai hemen ez ditut horrelako testuak idazten eta orain ez naiz musika kontuetaz idazten ari, soilik GSEL. Orain uste dut badakidala zer den programatzailearen lana, gaur goizean geratu gara eta ia ia ez dugu jateko astirik izan egun osoa daramagu programatzen ea ditxosozko proiektua amaitzen dugun, eta oraindik ez dakigu bukatuko dugun.
Eskerrak ez dudala asteburuko afaria, eskerrak azkenean ez naizela “Sagardo Egunera” joan, eskerrak; Irunen ospatzen zen; eskerrak Bilbon jarraitzen dudala eta oraindik eskerrak eman beharko dut hilabete baino gehiago pasa behar dudalako hemen. Eskerrak orain guztiok oso lasai gaudelako eta beti bezala hitz egiten dugulako gure artean, eskerrak azterketak ez ditugula, eskerrak ikasi behar ez dugula, eskerrak atzo gauean atera ginela, eskerrak liburu on bat dudala irakurtzeko, eskerrak bihar kontzertua dagoelako, eskerrak Errealak partida irabazi ziolako EspaƱoleri, eskerrak; eskerrak behintzat ironia gelditzen zaidalako.
GSeL iS CRiMiNaL
Utzi erantzuna