Arantzazuko Aste Santua

Azkenean aste santu honetan ere urtero egiten dugun moduan familia guztia Arantzazura joatea erabaki genuen, bi autoak hartu eta 90 minutuko bidaiari ekin genion. Kotxe batean gurasoak txakurrarekin eta bestean anaiak maleta nahiz mendiko bizikletekin.
Lehenengo egunean eguraldi ona egiten zuela Urbiara joatea erabaki genuen beti eguraldi ona egiten duen lehen egunean hara joaten baikara, badaezpada edo… Gurasoek txakurrarekin oinezkoa egitea erabaki zuten eta guk aldiz, mendiko bizikleta gainean, hala ere ez dakit nik denbora gehiago eraman nuen oinez bizikletarekin edota honen gainean, puntu batzuetan nahiko zaila baitzen bizikleta gainean pedalei ematea. Behin Urbian ginela jende mordoa ikusi genuen, hori hondartza zirudien eta urteak dira hainbeste jende ez genuela ikusten, hala ere garai bateko gazte-kanpinen arrastorik ez zegoen, akaso Gazte Topagunean egongo ziren. Eguna bertan pasa ondoren jeistea erabaki genuen eta lasai lasai hurrengo egunari so egitea.

Bigarren egunean, bertako lagun batzuek duela urte batzuk erakutsitako tokira joatea erabaki genuen, Degurixako kanpatara, han oso lasai ibili ginen gora eta behera, haize oso onarekin bestalde lekutan utzi genuen Urbian zegoen jende mordoa eta bilatzen genuen lasaitasuna aurkitu genuen; egun honetan guztiok oinez joatea erabaki genuen.

Hirugarren egunean goizeko plana soilik genuen, bazkal orduan lehengusu eta osaba batzuekin bazkari baigeneukan eta gauzak horrela ordu jakin baterako Arantzazun egon beharra zegoen, honela , Belar eta Aloña egitea erabaki genuen, oraingoan ez ginen guztiok joan aita lanean geratu zen. Ondoren senideekin bapo jan eta lehengusu txikiekin eguna pasa genuen.

Azken egunean eguraldi txarra izan genuen, hala ere bertako lagun batzuekin Jeepean joatea erabaki genuen; horrela lagunak bertako mila paraje erakutsi zizkigun hurrengo urtean bizikletan egiteko asmoarekin, bestalde Gipuzkoako baserririk altuena zena ikusteko aukera izan genuen.

Aste santuko zenbait argazki okasiorako sortutako23hq kontuan dituzue. Batzuetan oso ongi etortzen da Gipuzkoako medietan galtzea.

2 iruzkin “Arantzazuko Aste Santua” bidalketan

  1. newton

    Garai batean Gipuzkoako Baserririk altuena San Juan zela esan zigun lagunak; gaur egun baserri horren arrasto gutxi geratzen da argazkian ikus daitekeen moduan. Uste dut Oñatin dagoela egun horretan Araotz inguruan ibili ginen eta, baina suposatzen dut Debagoienako norbaitek akaso hobeto jakingo dabela.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude