Ez daukat Zebrarik, ez daukat azken diskorik; lagunak azkeneko Zebra dauka esku artean entzun ditut zenbait irribarre eta ez dago batere gaizki baina Zebra bere askatasunean ikusi nahi dut Bilboko Kafe Antzokian, lasaitasunez zuzenekoak gordetzen dituen sorpresak ikusiz; pena bakarra bakarrik joan beharra… pena bihar zenbait jendek azterketa izatea.
Bakardadearen lasaitasunean nahiz bakardadearen bakardadean ikus entzun beharko ditugu Zebrak.
Joan, joan eta joan…besterik ezin dizut esan. Nik Azkoitiko Matadeixen ikusi nuen eta egia esan emanaldi bikaina izan zen. Egia da bere espazioan jotzen zuela, bere jende artean, Matadeixen (Azkoittiarrak dixit)…goxoa, hurbilla…
ANARI..
John Whitechapel
Pd. Joan… ;0)
Joan!
Diska ezberdina, gertukoa, polita! batzutan gogorra…
Bergarara be ekarriko dou, Txapa irratitik azpaldi gabiltza ekarri nahixan, ea laster dan!
Erortzen bagara ere goruntz eroriko garelakoan… oraindik hil ez den arrain bat.
Mila esker ANARI egiten duzuen guztioi, esker mila.
Ez dut hitzik, bakarrik entzun.
Bertan bizi izandako sentsazioak errepikaezinak izango dira. Bertako misterioa; bertan ginen guztiak.
Zuk merezi duzulako ANARI.
Ea noiz igotzen ditudan argazki eta bideoak.
ANARIren kontzertu batera joateko aukera baduzue joan zaitezte pena merezi baitu, baina lehenago logelan lasai lasai liburu bat irakurri eta lehiotik begiratu …
Internet bidez Kontzertuaren Kronika bat aurkitu dut, akaso norbaitek irakurtzeko gogoa du.
Kronika