Ez daukat Zebrarik, ez daukat azken diskorik; lagunak azkeneko Zebra dauka esku artean entzun ditut zenbait irribarre eta ez dago batere gaizki baina Zebra bere askatasunean ikusi nahi dut Bilboko Kafe Antzokian, lasaitasunez zuzenekoak gordetzen dituen sorpresak ikusiz; pena bakarra bakarrik joan beharra… pena bihar zenbait jendek azterketa izatea.
Bakardadearen lasaitasunean nahiz bakardadearen bakardadean ikus entzun beharko ditugu Zebrak.
Hileko artxiboak: martxoa 2006
Daten komeriak, aukeratu beharra.
Jakina da bizitzan aukeratu beharra dagoela. Beti irekitzen ditugu ateak baina hauek irekitzean beste batzuk ixten ditugu, eta hori gertatu zait.
Udaran zenbait plan nituen, ikasteaz aparte jada zenbait irakasgai baditut eta ikasteko eta nik uste ez direla bakarrak izango; hala ere Euskal14 joan nahi nuen, beti bezala; eta baita FiB Benicàssim festibalera; urte honetan gogoko ditudan zenbait talde egongo baitira, hala nola, Franz Ferdinand, Depeche Mode, Pixies, edo ta Miss Kittin.
Baina ezinezkoa daukat bietara joatea data berdinetan ospatuko baita, eta aukeratu behar izan dut, azkenean ez dakit zergatik Euskal14era joatea erabaki dut, akaso merkeagoa delako baina ez dakit… denbora zen FiBera joan nahi nuela eta hau gertatu behar…
Dev C++ eta Qt
Bigarren kuatrimestrean proiektu bat egin behar dugu, hain zuzen ere TPn (Tecnologia de la Programación) horretarako Unibertsitateak Borland Builder C++ 5 erabiltzea proposatzen digu, kurtsoan zehar klaseetan hau erabili baitugu, oso ongi baina zergatik ez beste gauza batean sartu?
Horixe da proiektua egin behar dugunok egin duguna, beste gauza batean sartu, hain zuzen ere, Dev C++ eta Qt; horiek izango dira orain gure lagunak, oraingoz bien arteko harremana nahiko ona izatea lortu dugu, baina orain QtDesigner erabiltzen ikastea falta zaigu.
Ziur nago guztia amaitzean, .pdf bat egingo dugula nola lortu dugun dena martxan jartzea horrela datozen ikasleek ez dute zergatik Unibertsitateak emandako produktuak erabili beharko eta zenbait aukera izango dituzte.
pre ( 13-M ) ;
Pozik nago gaur, gurasoak ikusi ditut eta zenbait opari jaso ditut, bihar urte bat gehiago beteko baitut 20+1. Asko gustatu zait,Adio liburua egia esateko ez nuen ezer espero seguraski ordenagailu berri erosiko baitut urtebetetzeak direla kausa, oraindik informazioa bilatu behar dut ez baita erreza portatil bat ondo aukeratzea.
Asteburua Bilbon pasa dut, Gurasoen Jaia baigeneukan Ikastetxe Nagusian, nahiz eta azken momentuan antolatu nahiko ongi irten da guztia eta gurasoek ondo pasa dutela esango nuke, bestalde ostiralean ez nintzen “Fever”era joan baina nahiko ongi pasa nuen Ikastetxe Nagusiko arte ederretako lagun batekin eta beste batzuekin … a zer nolako jaia antolatu genuen, pena baten bat gurekin ez animatzea baina ez dut izenik (Karmona) esango berak badaki eta…
Ostegunean Turismoko Festa Donostian, eta asteburuan suposatzen dut Zorionak ospatzea tokatuko dela, zer gehiago nahi dut? Pozik nabil. Hala ere bihar 17:00 ez naiz Unibertsitatetik irtengo baina horrelakoxeak dira astelehenak 8:00tik 17:00 arte, akademiak barne.
Blood Seekers Bilboko Pop Rock Lehiaketan
Duela egun batzuk Hondarribikoak diren Blood Seekers taldeak Bilboko Bilbo Rock aretoan jo zuen; Pop Rock Villa de Bilbao dela kausa.
Han izan ginen lagun batzuk eta ez genituen talde guztiak ikusi baina bai Blood Seekers eta The Sinclairs, eta egia esateko nire iritziz askoz hobe egin zuten Blood Seekers taldekoek; ez zituzten kanta gehiegi jo, kontzertua nahiko motza egin zitzaidan baina oso ongi pasa genuen
Hemen duzue Blood Seekersi buruz informazio gehiago, eta zenbait abesti .ogg formatuan jeisteko aukera.