Hileko artxiboak: abendua 2005

Doctor Deseo METAMORFOSIS

Doctor Deseo talde Bilbotarraren azken lana jada kalean dugu, Metamorfosis (Basicamente Lento) izenarekin ezaguna.

Azken lan honek, beraien abesti lasaiak biltzen ditu, eta Arriaga Antzokian jo zutenean bertan egoteko aukera izan nuen; egia esan behar baldin bada, gauza bereziak sentitu genituen han egon ginen guztiak, baina DVD+CDan ere horrelako sentzazioak lor daitezke, egia da ez dagoela zuzenekoa bezalakorik, baina DVDa izateko oso ongi dago eta ziur nago bertan egon zen jende askok erosiko duela; baita Doctor Deseoren jarraitzaileek ere.

Opari aproposa gabonetarako; 18 eurutan lortu dut.

Film:Eternal sunshine of the spotless mind

img_dic_08_2005_52_40

Eternal sunshine of the spotless mind filma ez dugu Jim Carrey aktorearen ohiko filmeen kutxan sartu behar. Guztiz ezberdina dugu film hau, pentsarazi egingo digun film tristea.
Filmean zenbait pertsonek beraien oroitzapenak ezabatu nahi dituzte; demagun kotxearekin istripu bat izan duzula eta hau ahaztu nahiko zenuela; orduan mediku berezi batzuengana joan eta istripuarekin erlazioa duen guztia erakutsi, pasarteak kontatu … eta burmuinean sartzeko metodo baten bidez, hauek zure burutik ezabatuko dituzte.
Zer gerta liteke burmuinetik zure oroitzapenak ezabatzen ari diren bitartean, zu horretan ari direla konturatu eta bapatean hauek ezabatu ez nahi dituzula pentsatuz gero?

Gaztetxea:Lobo Electrico + Los Envidiosos

Ostiralean 21:00 inguru Deustuko Gaztetxean Lobo Electrico eta Los Envidiosos taldearen kontzertua izango dugu, ziur nagho berriro ere festa itzela egongo dela Lobokoekin horrexegatik ez dut aukerarik galtzen zuzenean ikusteko.
Oraingoan ez dakit zenbat joango garen kontzertua ikustera, eta gezurra badirudi ere ez nahiz inoiz Deustuko Gaztetxean egon, horrela behintzat ezagutzeko parada izango dut, Leioakoarekin egin nuen moduan; egun hartan ere, Lobo Electricok jo zuen bertan, Tupperwarros taldearekin. Aukera paregabea ostiral gauean zuzeneko musika bizia ikusteko.