Gabonak direlako

Holaxe jartzen zuen kalean aurkitu zuen gutun zaharrean:

Opariak, beti pentsatzen dugu oparietan. Azkenean eskatzeagatik eskatzen ditugu gauzak, eta baita egin ere egiten ditugunean; kalean jende guztia agurtzen dugu irribarre batez, nahiz eta duela hilabete pertsona horri ezta aurpegira ikusi ere, baina gabonetan ez, agurtu beharra dago, irribarre eginez noski. Gabonak direlako.

” Zer dira gabonak, jendea pozik dagoela dirudi eta hori sinistarazi nahi digute; gau joan gauak etorri beti berdina gertatzen denean, gure arteko istilu eta iskanbilak. Baina gabonetan ez, gabonetan guztiok pozik egon behar dugu eta girotasun eder polita gure artean mantendu, ezer gertatuko ez balitz bezala. Gabonak direlako.

Luxuzko janariak egingo ditugu, bapo edan eta janez, nahiz eta dieta egoki eta eroso bat egingo dugula esan; nahiz eta, hegoaldean mila pertsona gosez hil; guk rutinarekin jarraituko dugu eta jakia geroz eta garestiagoa, geroz eta onagoa; bakarrik Gabonak direlako.

Gabonak direlako ni ere mozorratuko naiz, gizarteak dioen papera betez. Gabon fabrikatuak.

2 iruzkin “Gabonak direlako” bidalketan

  1. kaotika

    Ba, nik ez dut desberdintasunik ikusten egun normal edo gabonetako egunen baten artean; berdin berdin nago ni (gabonetan hotz gehiagorekin…)
    ez dut ilusiorik ikusten egun hauetan; argi gehiago bai, jende gehiago dendetan ere bai, hortaz, poltsa gehiago esku artean, merkatuetako ilarak luzeagoak dira, eta trafiko handiagoa dago hirietan… kontsumismo eta materialismo ugari, hori ez da falta, ez. jendeak dioenez, egun hauetan garrantzitsuena familiarekin egotea da, senide artean gozatzea, eta mila gauza… baina, hara, zer kontraesan… bat berak ere ez duela hau horrela kunplitzen…

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude