Bilboko Gaua…

BTX!en kontzertua Bilbon oso ona izan zen. Bere forumean irakurtzea besterik ez dago, Brutal!!!. SOAD taldearen “Spyders” gogoratzen dut, beste bertsioren bat ere ikutu zuten baina ez dakit zein talderena.
Inoiz ez dut ikusi Kafe Antzokiahainbeste jenderekin, nire ustez gehiegi. Ondo egon zen, baina ez zegoen leku askorik; Kontzertuak gutxi-gora-behera 2 ordutako iraupena izan zuelarik.
Kontzertua amaitzean Alde Zaharrerantz joan ginen, Iturribiderantz, betiko tabernak, betiko giroa; baina 2:00AM tarako tabernak ixten; posible ahal da hori? Bilbo aldatzen ari da. Beranduago, bilbiruntz zuzendu ginen, nahiko ongi izan ginen hantxe, futbolin eta guzti; oraindik ez dakit zergatik atera ginen Antzokirantz joateko, han giro ona zegoela.
Antzoki eta DaVinci artean amaitu genuen, jende gehiegi. Antzokia ez da lehen zena. DaVinci hende gehiegi. Drogak non nahhi, eta istiluak aurkitzeko aukera.
Hurrengo batean, ea Comic’sera joateko aukera dudan. Jendeak nahiko ongi hitz egin dit eta taberna honi buruz, eta dirudienez berandu arte irekita egoten omen da.

Iruzkin bat “Bilboko Gaua…” bidalketan

  1. Hades

    Jo zuten beste bertsioa new order taldearen “Blue Monday” abestia izan zen.
    Comix taberna nahiko ondo dago eta beeeerandu ixten dute, baina kriston ostia ematen dizute kaƱa triste batetegatik xD

    Aguuuur!

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude