Hileko artxiboak: azaroa 2005

Coldplay X&Y Tour San Sebastian

Pena merezi izan zuen eguraldi kaxkar horrekin Anoetako Belodromora hurbiltzeak; joan den urtean Rammstein ikus entzun izan bagenuen, aurtengoan Coldplay.

Rammsteinekin, Exilia taldea etorri zen eta Coldplayekin
Goldfrapp, egia esateko P2P bidez zenbait abesti lortu nituen kontzertua baino zenbait egun lehenago ikusteko nolakoak ziren edo, ez zitzaidan asko gustatu; baina zuzenekoa ikusi eta beraie buruz zerbait irakurri ostean dexente gustatu ziztaidan; batez ere, erabiltzen dituzten soinu elektronikoengatik “demoscene”an erabiltzen direnen antza dutelarik.

Giroa nahiko potentea izan zen, jendearen erantzuna nahiko ona, eta Coldplayko abeslaria euskaraz hitz egiten entzuteko aukera izan genuen; hasiera batean “eskerrik” aipatzen zuen euskaraz nola esaten den jakingo ez balu bezala, eta azken abestietan “eskerrik asko” esan zuen, guztion harridurarako; hori bai dela jendea irabaztea.

Amaitzeko zenbait argazki eta bideo interneten jarri ditudala esan.

The Who.

img_nov_18_2005_23_38

Osteguna.22:00-23:00 bitarte Bilboko taberna batera joan ginen, non “The Who” gaua ospatzen zen, kontuan izanda “Quadrophenia” filma ikusi berri genuela joan beharra zegoen.
Emaitza? Oso jende gutxi baina taberna berezia, guztira 20 bat pertsona, gure ustez zeudenak beti taberna hartan egoten ziren guztiak ezagutzen ziren, gu kenduta noski; gu ginen berriak. Hala ere, nahiko ongi pasa genuen, solasteko eta zerbeza bat hartzeko astiarekin.

Film:Quadrophenia

img_nov_14_2005_34_31

Quadrophenia Duela hilabete batzuk ikusi nuen film hau, eta atzo berriro ikusi nuen; lagun batek eskatu baitzidan ea DiVX nuen filma utz niezaiokeen; nik baietz.

Garai batean zeuden mod’s eta rocker’si buruz hitz egiten du filmak. Bakoitza bere arropekin, bakoitza bere motoekin, bakoitza bere musikarekin. Rocker’sei buruzko musika askorik ez da azaltzen, ezer ez esate arren, horrela “The Who” taldearen zenbait abesti entzun ditzazkegu.

Amaitzeko esan, zenbait momentutan “La Naranja mecánica” filma oroitarazi ninduela, ziurrenik bi filmeetan gurasoengandik paso egiten duten gazteak azaltzen direlako, pertsonalitate gogorrak etxean bizitzeko etab.

Egia esateko ez duzu beste munduko filmik aurkituko, baino batzuen ustean “Cine de Culto” delakoan sar genezake “Quadropehia” bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.

IMDB(Quadropehia)

Film:ElCalentito

img_nov_13_2005_57_01

Atzo El Calentito film espainiarra ikusi nuen. Berez nahiko laburra egin zitzaidan filma baina nahiko ongi dagoela iruditzen zait, garai haietako giroa oso ongi azaltzen baitu; egia da nik ez nuela “movida” hori bizi baina honi buruz dexente irakurri eta entzun dut.

Filman zehar Paralisis Permanente taldearen zenbait abesti entzuteko aukera izango dugu; “movida”ko ikono bat delarik, oso gustoko dut talde hau, bai letrengatik eta bai beraien janzkerarengatik.

Filmeko janzkera ere nahiko ongi dago; nabari da gustoko dudala ez? Pena da gaur egun horrelako neska askorik ez egotea, baina behin eta berriz nire buruari esandakoari kasu egin beharko diot, guztia ez da pertsonak saltzen duen itxura edo ta janzkera, baizik eta bere barruan daramana.

Norbaitekin geratzekotan, ilehoridunarekin geratuko nintzateke, bai pertsonalitatearengatik, ia beti alai esan beharrekoak esanez, eta baita itxurarengatik.
IMDB(ElCalentito)

Bilboko Gaua…

BTX!en kontzertua Bilbon oso ona izan zen. Bere forumean irakurtzea besterik ez dago, Brutal!!!. SOAD taldearen “Spyders” gogoratzen dut, beste bertsioren bat ere ikutu zuten baina ez dakit zein talderena.
Inoiz ez dut ikusi Kafe Antzokiahainbeste jenderekin, nire ustez gehiegi. Ondo egon zen, baina ez zegoen leku askorik; Kontzertuak gutxi-gora-behera 2 ordutako iraupena izan zuelarik.
Kontzertua amaitzean Alde Zaharrerantz joan ginen, Iturribiderantz, betiko tabernak, betiko giroa; baina 2:00AM tarako tabernak ixten; posible ahal da hori? Bilbo aldatzen ari da. Beranduago, bilbiruntz zuzendu ginen, nahiko ongi izan ginen hantxe, futbolin eta guzti; oraindik ez dakit zergatik atera ginen Antzokirantz joateko, han giro ona zegoela.
Antzoki eta DaVinci artean amaitu genuen, jende gehiegi. Antzokia ez da lehen zena. DaVinci hende gehiegi. Drogak non nahhi, eta istiluak aurkitzeko aukera.
Hurrengo batean, ea Comic’sera joateko aukera dudan. Jendeak nahiko ongi hitz egin dit eta taberna honi buruz, eta dirudienez berandu arte irekita egoten omen da.