Jai giroa Bidasoa aldean

Jada Irungo jaiak hastear daude. Gaur gauean garai batean lepoz jende egoten zen Moskun edo ta Urdanibia Plazan Gatibu taldeak joko du. Ez da miresten dudan musika taldea, baina bai gogoko dudana. Ez dut azken diskoko abesti gehiegirik entzun baten bat entzun baldin badut irratian jarri dutelako izango da, ez baitut eskuartean izan azken diska. Ziur beste diskuetako abesti famatuak joko dituztela. Oraindik Unibertsitate ikasle guztiek ez dituzte azterketak bukatu baina baten batzuek bai, eta han egongo gara, hala ere pena da guztiak han ez egotea. Itzelak izaten baitira azterketak amaitu bezain pronto egiten ditugun jaiak.

Larunbatean, hilaren 25ean Sagardo Eguna ospatuko da Hondarribian, planik ez baduzue plan itzela izan litekee arratsalde partean Hondarribiara hurbiltzea, sagardoa dastatzea eta gauean Irundik bueltatxo bat ematea, han jai giroan ibiliko baitira, bestealde ACDC gaua izango da Urdanibia Plazan Bond Scott Band eta bertako beste musika talde baten eskutik!!! Sagardoa nahiz rock and rolla Bidasoa aldean larunbat hontan.

3 iruzkin “Jai giroa Bidasoa aldean” bidalketan

  1. newton

    Ea zer moduz dagoen The Bon Scott Band, zeren atzo Gatibukoek lan fina egin zuten, baina kontzertuko jendea oso gaztea zen eta mugimendu gutxi egon zen. Kontzertu kaxkarra izan zela esango dut, baina ez Gatibukoengatik jendeagatik baizik, oso gazteak mugimendu gutxi eta kalimotxo gehiegi 14 15 bitarteko gazteen artean.
    Jakina da, jai giroan edaria beti hor dagoela baina kontzertua kontzertua da, eta edateko gogoa baduzu ba entzun ezazu pixkat atzerago, lagunekin berbetan baina ez aurrean.
    Azkenean lotsa edo ta beldurra sentitu genuen azkar mugitzeari. Suposatzen dut AC DC gauean mugimendu gehiago egongo dela. Ea zelan portatzen diran Bon Scott Bandeko kitarrak.

    Erantzun
  2. newton

    The Bon Scott Band. Merezi izan zuen. Ez ziren Angus eta lagunak bezalakoak izan baina ia ia, ni behintzat AC DC bezalako kontzertu batean bezalaxe sentitu nintzan. Ez zeuden kanpairik baina bai kitarra azkar eta indartsuak. Aurrean kriston giroa egon zen, kamiseta beltzak, tximaluzeak, saltoak kalimotxoa gora eta behera… welcome to hell xD
    The Bon Scott Bandeko webguneko foruma ikusiz gero argi geratzen da, Moskun izandakoa kriston jaia izan zela. Pena merezi izan zuen, hauek zuzenean ikusteko aukera baduzue ez ezazue infernura joateko aukera galdu, zentzu onean noski.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude