Nork ez du weblog, blog, egunerokoa edo bitacora ezagutzen?
Gaur egun zabalduriko fenomenoa dugu hau. Era desberdinetako blogak aurki ditzazkegu,
pertsonalak( barnemuinetan ), teknologikoak ( sarean ), berriak( sustatu ) jorratzen dituztenak etab.
Sistema ezberdinen bidez eginda egon ohi dira, CMS (Content Management System) izenaz ere ezagunak.
Hauen artean ezagunenak, MovableType, B2, WordPress, CoreBlog etab ditugu, Goiena.net zerbitzarian CoreBlog
erabiliz, bakoitzak bere abantaila eta desabantailak izanik; hala ere %99ak PHP eta MySQL Datu Basea ditu
oinarri.
Bloga martxan dugula, apaingarriak falta zaizkigu. Lehenik eta behin oso garrantzitsua da gure eguneroko idatziak
sindikatzeko aukera ematea. Baina zer da idazti nahiz berri bat sindikatzea? Nork ez du weblog, blog, egunerokoa edo bitacora ezagutzen?
Gaur egun zabalduriko fenomenoa dugu hau. Era desberdinetako blogak aurki ditzazkegu,
pertsonalak( barnemuinetan ), teknologikoak ( sarean ), berriak( sustatu ) jorratzen dituztenak etab.
Sistema ezberdinen bidez eginda egon ohi dira, CMS (Content Management System) izenaz ere ezagunak.
Hauen artean ezagunenak, MovableType, B2, WordPress, CoreBlog etab ditugu, Goiena.net zerbitzarian CoreBlog
erabiliz, bakoitzak bere abantaila eta desabantailak izanik; hala ere %99ak PHP eta MySQL Datu Basea ditu
oinarri.
Bloga martxan dugula, apaingarriak falta zaizkigu. Lehenik eta behin oso garrantzitsua da gure eguneroko idatziak
sindikatzeko aukera ematea. Baina zer da idazti nahiz berri bat sindikatzea?
Ba guk blogean idatzi berri bat
sartzerakoan, gure bloga sindikatuta duen pertsonak abisu bat jasotzea, alegia, guk toki bat sindikatuz gero,
ez genuke toki hori egunero bixitatu beharko jakitego ea edukin berririk duen; mail bidez jasoko genukeen abisua.
Baliteke hasieran lelokeria izatea, baina pentsatu pertsona batek 513 blog dituela gogoko, pena merezi ahal du beti 513 blog
horiek bixitatzea noiz agian 13 bakarrik berritu duten? Edukinak sindikatzea eta gure edukinak sindikatzeko
aukera ematea oso interesgarria eta beharrezkoa da.
Sindikazioa normalean, RSS, XML, ATOM edo FEED bidez egin ohi da. Hauek irakurtzeko programak existitzen dira, eta baita
online gure Feed-Sorta izateko webguneak, hala nola, Bloglines . Nik pertsonalki gogokoago
daukat Feed-Sorta online izatea eta honen arrazoia ordenagailu desberdinetan ibiltzea da 😉 Horrela posiblea izango dut
extetik, unibertsitatetik edo ta liburutik nire Feedak irakurtzea.
Azken aldian PodCasting delakoa sortu da. Honen oinarria sindikazioan datza, baina ez edukinen sindikazioan; audio
fitxategiena baizik. Honetarako konprimaturiko audio fitxategiak erabiliko dira, ogg edo ta mp3. Horrela, zenbait pertsonek
beraien audio fitxategiak (irrati programak, errezetak, ipuinak…) ordenagailu bidez grabatu eta webgunetara igoko dituzte.
Horrela posible izango dugu jendeak igotako MP3 nahiz OGGak gure iPod eta antzekoetan eraman eta entzutea 🙂 Oraingoz, euskal
PodCasting edukiak ez dira oso anitzak baina badago zerbait, eta bestela gaztelaniaz ere zerbait aurkitzeko aukera dago.
Amaitzeko Flickr! gomendatu. Azken hau gure argazkiak online antolatuta izateko aukera bikaina dugu. Kontu basikoa eta
Pro Kontua existitzen dira, lehena dohakoa eta zenbait mugapen ditu, hala nola 2 karpeta soilik sortzeko aukera, eta hileko
kapazitate mugatua. Nire ustez nahiko ongi dago dohakoa, baina argazki ugari eta gai ezberdinetakoak igo nahi baditugu
egokiagoa izango litzaiguke Pro! kontua. Hau ordaintzen dutenek oso ongi dabilela diote ez omen da oso garestia. Bestalde argazki
guztiek Creative Commons lizentzia izango dute, eta hauen antolakuntza TAGen bidez egiten da. TAG oso erabilgarriak dira gure argazkiak
antolatzeko eta baita besteen argazkiak bilatzeko.
Nork esan zuen euskal blogosferan sartzea zaila zenik?