2 iruzkin “Post-it” bidalketan

  1. piban

    Ederra atzoko partidua. Nik partiduan bihotza erdibitua nuen. Alde batetik Xabi Alonso zegoen, eta erreal zalea izanda ezin jokalari hori animatzeari hutzi. Beste alde batetik Shevchenko ukraniarra. Nik gogoko dudan jokalari bat. Sentimendu hau Madrilak Dinamo de Kiev-en aurkako partidan hasi zitzaidan 1999an, ukrainarra bere etxean jokatzen zen partidan protagonismoa hartu zuen eta. Ondoren Milan taldera joango zen eta orain dela bi urteko finalean, penaltietan gol erabakigarria sartu.

    Zorionak Xabi.

    Zorionak Andrei.

    Niretako biak zarete irabazleak.

    Zorionak Liverpool.

    Erantzun
  2. edu

    Ederra partidua, bai. Horrelako gutxi izaten dira baina tokatzen denean… pufff!!!

    Xabi Alonsori Arantzazuko Amabirjina agertu zitzaion atzo, penaltia jaurti zuenean. Larri zegoen penaltia jaurti aurretik, eta zortea izan zuen erretxazea jasotzean… Liverpool zalea izango da Arantzazuko Amabirjina?

    Lehen zatian gertatutakoaren ondoren, oraindik ere ingelesek ez dute sinistuko Europako txapeldun direla… Geratuko da garagardorik Istanbulen?

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude