On line ikastaroen aldeko eta kontrakoak

Proiektuen zuzendaritza delako ikastaroan izena eman nuen, Asmoz Fundazioak antolatuta. Beti gustatu izan zait lan taldean aritzea eta taldea bera eta egin beharreko lana antolatzen jardutea. Horregatik, ikastaroaren berri izan nuenean ez nuen birritan pentsatu eta izena eman nuen, matrikulazio epea amaitu baino ia bi hilabete lehenago-edo.
On line egiteko ikastaroa da, eta nire lan jardunaren ordutegi desantolatua tarteko, egokiagoa iruditu zitzaidan era horretan ikasten hastea. Nahi dudan orduan lotzen naiz ikastaroaren webgunera eta nahi dudan lekutik. Hori abantaila da niretzako.

Igarri diot, baina, ikastaroa on line izateagatik desabantailarik: pantaila aurrean lan egiten dudan arren, ez naiz oraindik testu luzeak-eta pantailaren ordenagailutik irakurtzera ohitzen. PDFak jaisteko aukera ere ematen du webak, inprimatzeko; baina oraingoz ez dut aukera hori egin.

Badira ppt erako dokumentuak ere pdf eran jaitsi barik bertan ikustekoak, baina egileak ez du kontuan hartu pantailarako erabili beharreko letra koloreak eta fondo koloreak ezin direla papererako edo ppt presentazioak egiteko erabiltzen diren pantaila handi baterako modukoak; kolore lasaiak eskatzen dituzte ordenagailuan irakurtzeko testuek, ez larrosa, gorri, hori eta bestelakoak.

Klase presentzialekin ikasi izan dut beti, on line egin nuen beste ikastaro bat kenduta. Orduan ere, antzeko “akatsak” sumatu nituen. Asmoa praktikoa da oso, eta gainera teknologiak berak ikasteko prozesua oso parte-hartzailea izaten dakar, foroen bitartez, lotura interesgarrien aukeren bitartez, ariketen bitartez…

Hala ere, praktika falta dut. Ordenagailu aurrean ordu dezente egiten ditudan arren, era horretan ikasteko ohiturarik ez dut eta hori kosta egingo zait; laster pdf-eak inprimatzen hasiko naizela uste dut, gutxienez, errepasatzeko sesioak egiteko eta begiek atseden hartu dezaten.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat On line ikastaroen aldeko eta kontrakoak bidalketan

  1. egilea: Nahikari

    Nik aurten Hiznet ikastaroa egiten hasi naiz, Hizkuntza Plangintzakoa. PDF-ak inprimatu ditut, asko nekatzen naizelako ordenagailu aurrean.

    Ni ere ohituta nago klase presentzialetara, hori bai, uste dut nahiz eta on-line izan ordu gehiago sartzen ari naizela: ariketak, power point-ak, foroak, wikiak,…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude