Quantcast

Denda-topagunea zabalik Arrasaten

Ekainaren 11an ospatu genuen Ereindajan Elkartearen denda-topagunearen irekiera ekitaldia.

IMG_7906

Komunikabideek ere eman zuten irekieraren berri:

Goiena

Mondraberri

Noticias de Gipuzkoa

Diario Vasco

Elkartearen promozio bideoa, denda-topagunea aurki zabalik

Ereindajan elkartearen denda-topagunea aurki zabalik Arrasaten, Nafarroa Etorbideko 23. zenbakian. Hemen elkartearen promozio bideoa:

Abenduak 29: Elkartearen aurkezpena

Ereindajan Elkartea ezagutzen duzu? Informazioa nahiko zenuke?

Interesik baldin baduzu, gaurkoan (abenduak 29) Arrasateko Kultur Ateko Jokin Zaitegi aretoan aurkezpena egingo dugu, 18:00etan.

Animatu eta bertaratu!

santamasak_4_xomorrito_txiki

Egilea: Xomorrito (cc-by-sa)

 

Arrasateko Santamasetako azoka

EREINDAJANeko kideok Santamasetan izan ginen, elkartearen informazio postua eta bertako produktuetan oinarritutako txosnarekin. Unai Uribarren-en Moxal Okela, elkarteko kideek prestatua, ZerB garagardoa, Bailarako Txakolina, sagardoa, sagar zukua… denetik izan genuen!

Txosna Seber Altubeko baserritarren azokaren alboan izan genuen, eta hemen dituzue azokako zenbait argazki, Xomorrito-ren eskutik.

Egilea: Xomorrito (cc-by-sa)

Egilea: Xomorrito (cc-by-sa)

Egilea: Xomorrito (cc-by-sa)

Egilea: Xomorrito (cc-by-sa)

Egilea: Xomorrito (cc-by-sa)

Egilea: Xomorrito (cc-by-sa)

Datozen hitzorduak

Pausoz pauso, eta gelditu gabe, EreindaJan Elkartea bere bidea egiten dabil. Badago berri esanguratsurik, eta aurrerago jakinaraziko dira, baina datozen egunotan honakoak dira hitzorduak:

– Santamas egunean, elkartearen txosna jarriko da Arrasaten, Seber Altube plaza inguruan: Bertako produktuekin egindako pintxoak eta eskualdeko edariak dastatzeko aukera izango da.

– Abenduaren 29an, Elkartearen inguruko bilera informatiboa, arratsaldeko 18etan Arrasaten, Kultur Aten. Elkartearen asmoetaz, bazkidetzaz eta bestelako gaietaz jardungo dugu bertan.

Bazkide izan nahi?

Debagoieneko EREINDAJAN Kontsumitzaile eta Ekoizle Elkartea martxan da, eta epe laburrean denda zabalduko dugu Arrasaten. Bertako produktuak eta produktu ekologikoak izan nahi ditugu bertan, eta zu ere proiektuko parte izatea nahi dugu! Izan zaitez bazkide!

ereindajan sareak

Dokumentala eta solasaldia (U22, 18:30)

EREINDAJAN Elkartearen helburua ez da soilik merkaturatzea bultzatzea, sentsibilizazioa ere landu nahi du. Horregatik, pasa den martxoko hitzaldiarekin jarraituz oraingoan dokumentala eta solasaldia izango dugu Kulturaten (Arrasaten), Bizilur eta EHNE Bizkaiaren eskutik. Hona hemen zita:

izenburua: Bide berriak. Elikadura burujabetza Euskal Herrian

antolatzailea: EREINDAJAN Elkartea

laguntzaileak: BAGARA Herrigintzan Kooperatiba, Debagoieneko Landa Garapena eta Arrasateko Udala

lekua: Kulturate-ko Areto Nagusian (Arrasate)

eguna eta ordua: urriaren 22an, arratsaldeko 18:30ean

Bide berriak kartela hitzaldiarena

Errezeta: pikuen etxeko marmelada

Gaurko honetan etxean mermelada egiteko pausuak azalduko ditugu, Elene Arriolaren eskutik. Jakingo duzuen bezala, fruta ezberdinekin egin daiteke mermelada, hala nola, sagarrekin, okaranekin, arbeletxekoekin, marrubiekin edo azenario eta kalabazarekin, gustuen arabera. Hemen pikuena egiteko errezeta utzi dizuegu.

Osagaiak:

  • 1kg piku (garbituta eta zurituta)
  • 300gr azukre
  • Limoi erdiren zukua

Errezeta:

  1. Pikuak kazola baten jarri itzazu, azukre eta limoi zukuarekin batera eta jalkitzen utzi bi orduz.
  2. Ondoren, kazola su erdian jarri 35-40 minutuz, noizean behin eraginez.
  3. Marmelada loditzen denean, nahi izanez gero, irabiagailuarekin birrindu dezakezu.
  4. Azkenik, kristalezko poteetan (esterilizatuak) gorde mermelada, eta maria bainuan egosi itzazu 30 minututan. Honela, mermelada ongi mantenduko da hilabetetan.

 

Mermelada loditu:

Mermelada lodia gustatuz gero, hau egosten dabilen bitartean sagar erdi zati txikitan gehitu dezakezu. Sagarrak duen pektinari esker, mermelada gehiago lodituko da.

 

Kristalezko poteak esterilizatu:

Kutxadura sahiesteko poteak esterilizatuta egon behar dute. Horretarako, poteak irakiten dagoen uretan sartu itzazu 10-15 minutuz.

EREINDAJAN Bizipoz jaian

Irailaren 21ean Bizipoz Jaia izan genuen Arrasaten, Irrien Lagunak eta Txatxilipurdiren eskutik. Bertan Arrasateko hainbat elkarte izan ginen, bai informazio postuekin, baita tailerrekin ere. EREINDAJANeko lagunok biak egin genituen: informazio postua jarri (apustuak egiteko aukerarekin gainera!) eta hazi landaketan jolastu ume eta gaztetxoekin.

Bertan ateratako argazkiak txertatu dizkizuegu jarraian, otar ederra irabazi zuen Amets Badiola saridunarekin ateratakoa barne.

[bideoa] Jakoba Errekondoren hitzaldia

Blogeko orain dela egun batzuetako mezuetan esan bezala, martxoaren 5ean Kultur Aten izan genuen hitzaldiko bideoak argitaratzen joango gara sarean. Hemen duzue hirugarren hitzaldia, Jakoba Errekondo-ren eskutik.

Hemen topa dezakezue bideoa.

jakoba