Quantcast

bazkidetza

Denon artean bagoaz aurrera!

Ereindajan proiektuan bazkidetza benetan garrantzitsua da eraldaketa helburu duen proiektu honek arrakasta izan dezan.

Azken hilabeteotan burubelarri ari gara lanean, bertako eta sasoiko produktuak bultzatuko dituen denda udaberrian zabaltzeko asmoz. Jada denda-topagunea non izango den ere aurreratu dezakegu! Arrasateko Nafarroa Etorbidea 23-an izango dugu, lehengo Emaus-en egoitzan.

Bazkidetza bultzatzen ari gara, eta zu ere proiektuaren parte izatea nahi dugu. Zergatik izan bazkide? Hemen dituzu bazkideek izango dituzten abantailak eta konpromisoak. Zatoz gurekin!

 

Bazkideen abantailak:

  • Bazkide ekoizleei produktu bereziak eskatzeko aukera (erregistrorik gabeko produktuak, kantitate txikian ekoizten diren produktuak, etab.).
  • Eskaintza eta zerbitzu esklusiboak.
  • Lehentasuna eta abantailak ikastaroetan.
  • Dendako produktuen eskaintzan eragiteko aukera.
  • Beherapenak eta eskaintza bereziak produktuetan.
  • Tratu pertsonalizatua.
  • Bazkide ekoizleekin gertuko tratua.

 

Bazkide izateko:

  • Sarrera kuota: 90 €.
  • Urteko kuota: 30 €.
  • Bazkide bakoitzaren behar, nahi eta aukeretara egokitutako lan boluntarioa egitea (zehazteke dago zenbat izango diren urtean, baina nahiko sinbolikoa izatea aurreikusten da).

 

Bazkide izatea edo informazio gehiago jasotzeko, ondoko formularioa bete edota honako bideak erabilita kontaktuan jarri:

e-maila: ereindajan [abildua] bagara [puntu] net

telefonoak: 688 634 919 – 943 79 68 84