Quantcast

Tag: sasoikoa

Bazkide izan nahi?

Debagoieneko EREINDAJAN Kontsumitzaile eta Ekoizle Elkartea martxan da, eta epe laburrean denda zabalduko dugu Arrasaten. Bertako produktuak eta produktu ekologikoak izan nahi ditugu bertan, eta zu ere proiektuko parte izatea nahi dugu! Izan zaitez bazkide!

Errezeta: pikuen etxeko marmelada

Gaurko honetan etxean mermelada egiteko pausuak azalduko ditugu, Elene Arriolaren eskutik. Jakingo duzuen bezala, fruta ezberdinekin egin daiteke mermelada, hala nola, sagarrekin, okaranekin, arbeletxekoekin, marrubiekin edo azenario eta kalabazarekin, gustuen arabera. Hemen pikuena egiteko errezeta utzi dizuegu. Osagaiak: 1kg piku (garbituta eta zurituta) 300gr azukre Limoi erdiren zukua Errezeta: Pikuak kazola baten jarri itzazu, azukre …

Continue reading

[bideoa] Jakoba Errekondoren hitzaldia

Blogeko orain dela egun batzuetako mezuetan esan bezala, martxoaren 5ean Kultur Aten izan genuen hitzaldiko bideoak argitaratzen joango gara sarean. Hemen duzue hirugarren hitzaldia, Jakoba Errekondo-ren eskutik. Hemen topa dezakezue bideoa.

[bideoa] Amaia Diaz de Monasterioguren-en hitzaldia

Blogeko aurreko mezuan esan bezala, martxoaren 5ean Kultur Aten izan genuen hitzaldiko bideoak argitaratzen joango gara sarean. Hemen duzue bigarren hitzaldia, Amaia Diaz de Monasterioguren-en eskutik. Hemen topa dezakezue bideoa.

[bideoa] Pello Zabalaren hitzaldia

Gogoan izango duzue martxoaren 5ean Kulturate-n antolatu genuen hitzaldi interesgarria, ziur. Bertan hiru aditu izan genituen: Amaia Diaz de Monasterioguren, Jakoba Errekondo eta Pello Zabala. Hitzaldia grabatu genuen, eta oinarrizko edizioa egin ondoren, zatika sarera igotzen ari gara. Hemen topa dezakezua hitzaldiaren lehen zatia, Pello Zabalari dagokiona.

Ereindajan Goienan

“Bertakoa eta sasoikoa” dugu lema, eta eredu agroekologikoa helburu. Ereindajan-ekin bertako ekoizpenaren merkaturatzea bultzatu nahi dugu, piskanaka eredu agroekologikora jauzi egitera bultzatuz. Goienan jaso zuten gure berri, erreportaje interesgarri honetan, orain dela aste batzuk. Hemen duzue irakurgai.

loading