Quantcast

Category: ikusentzunezkoak

EREINDAJAN Bizipoz jaian

Irailaren 21ean Bizipoz Jaia izan genuen Arrasaten, Irrien Lagunak eta Txatxilipurdiren eskutik. Bertan Arrasateko hainbat elkarte izan ginen, bai informazio postuekin, baita tailerrekin ere. EREINDAJANeko lagunok biak egin genituen: informazio postua jarri (apustuak egiteko aukerarekin gainera!) eta hazi landaketan jolastu ume eta gaztetxoekin. Bertan ateratako argazkiak txertatu dizkizuegu jarraian, otar ederra irabazi zuen Amets Badiola …

Continue reading

[bideoa] Jakoba Errekondoren hitzaldia

Blogeko orain dela egun batzuetako mezuetan esan bezala, martxoaren 5ean Kultur Aten izan genuen hitzaldiko bideoak argitaratzen joango gara sarean. Hemen duzue hirugarren hitzaldia, Jakoba Errekondo-ren eskutik. Hemen topa dezakezue bideoa.

[bideoa] Amaia Diaz de Monasterioguren-en hitzaldia

Blogeko aurreko mezuan esan bezala, martxoaren 5ean Kultur Aten izan genuen hitzaldiko bideoak argitaratzen joango gara sarean. Hemen duzue bigarren hitzaldia, Amaia Diaz de Monasterioguren-en eskutik. Hemen topa dezakezue bideoa.

[bideoa] Pello Zabalaren hitzaldia

Gogoan izango duzue martxoaren 5ean Kulturate-n antolatu genuen hitzaldi interesgarria, ziur. Bertan hiru aditu izan genituen: Amaia Diaz de Monasterioguren, Jakoba Errekondo eta Pello Zabala. Hitzaldia grabatu genuen, eta oinarrizko edizioa egin ondoren, zatika sarera igotzen ari gara. Hemen topa dezakezua hitzaldiaren lehen zatia, Pello Zabalari dagokiona.

Ereindajan Ekogunea saioan

Orain dela hilabete batzuk azaldu zen Ereindajan Goienako Ekogunea saioan. Hemen duzue bideoa, 17:13tik aurrera. http://www.youtube.com/watch?v=BNt15oVDuHI