Most commented posts
- Logoa eta irudia — 2 comments
Eka 30
Ekainaren 11an ospatu genuen Ereindajan Elkartearen denda-topagunearen irekiera ekitaldia. Komunikabideek ere eman zuten irekieraren berri: – Goiena – Mondraberri – Noticias de Gipuzkoa – Diario Vasco
Mai 20
Ereindajan elkartearen denda-topagunea aurki zabalik Arrasaten, Nafarroa Etorbideko 23. zenbakian. Hemen elkartearen promozio bideoa:
Abe 23
EREINDAJANeko kideok Santamasetan izan ginen, elkartearen informazio postua eta bertako produktuetan oinarritutako txosnarekin. Unai Uribarren-en Moxal Okela, elkarteko kideek prestatua, ZerB garagardoa, Bailarako Txakolina, sagardoa, sagar zukua… denetik izan genuen! Txosna Seber Altubeko baserritarren azokaren alboan izan genuen, eta hemen dituzue azokako zenbait argazki, Xomorrito-ren eskutik.
Abe 19
Pausoz pauso, eta gelditu gabe, EreindaJan Elkartea bere bidea egiten dabil. Badago berri esanguratsurik, eta aurrerago jakinaraziko dira, baina datozen egunotan honakoak dira hitzorduak: – Santamas egunean, elkartearen txosna jarriko da Arrasaten, Seber Altube plaza inguruan: Bertako produktuekin egindako pintxoak eta eskualdeko edariak dastatzeko aukera izango da. – Abenduaren 29an, Elkartearen inguruko bilera informatiboa, arratsaldeko …
Abe 04
Urr 07
EREINDAJAN Elkartearen helburua ez da soilik merkaturatzea bultzatzea, sentsibilizazioa ere landu nahi du. Horregatik, pasa den martxoko hitzaldiarekin jarraituz oraingoan dokumentala eta solasaldia izango dugu Kulturaten (Arrasaten), BizilurĀ eta EHNE Bizkaiaren eskutik. Hona hemen zita: izenburua: Bide berriak. Elikadura burujabetza Euskal Herrian antolatzailea: EREINDAJAN Elkartea laguntzaileak: BAGARA Herrigintzan Kooperatiba, Debagoieneko Landa Garapena eta Arrasateko Udala lekua: …
Ira 29
Gaurko honetan etxean mermelada egiteko pausuak azalduko ditugu, Elene Arriolaren eskutik. Jakingo duzuen bezala, fruta ezberdinekin egin daiteke mermelada, hala nola, sagarrekin, okaranekin, arbeletxekoekin, marrubiekin edo azenario eta kalabazarekin, gustuen arabera. Hemen pikuena egiteko errezeta utzi dizuegu. Osagaiak: 1kg piku (garbituta eta zurituta) 300gr azukre Limoi erdiren zukua Errezeta: Pikuak kazola baten jarri itzazu, azukre …
Ira 23
Irailaren 21ean Bizipoz Jaia izan genuen Arrasaten, Irrien Lagunak eta Txatxilipurdiren eskutik. Bertan Arrasateko hainbat elkarte izan ginen, bai informazio postuekin, baita tailerrekin ere. EREINDAJANeko lagunok biak egin genituen: informazio postua jarri (apustuak egiteko aukerarekin gainera!) eta hazi landaketan jolastu ume eta gaztetxoekin. Bertan ateratako argazkiak txertatu dizkizuegu jarraian, otar ederra irabazi zuen Amets Badiola …
Iruzkin berriak