Quantcast

[bideoa] Amaia Diaz de Monasterioguren-en hitzaldia

Blogeko aurreko mezuan esan bezala, martxoaren 5ean Kultur Aten izan genuen hitzaldiko bideoak argitaratzen joango gara sarean. Hemen duzue bigarren hitzaldia, Amaia Diaz de Monasterioguren-en eskutik.

Hemen topa dezakezue bideoa.

amaia

[bideoa] Pello Zabalaren hitzaldia

Gogoan izango duzue martxoaren 5ean Kulturate-n antolatu genuen hitzaldi interesgarria, ziur. Bertan hiru aditu izan genituen: Amaia Diaz de Monasterioguren, Jakoba Errekondo eta Pello Zabala.

Hitzaldia grabatu genuen, eta oinarrizko edizioa egin ondoren, zatika sarera igotzen ari gara.

Hemen topa dezakezua hitzaldiaren lehen zatia, Pello Zabalari dagokiona.

hitzaldia

Kontsumo joerak (@EleneArriola)

Honakoa Elkarteko kide den Elene Arriolak blog honetarako idatzitako mezua da.

KONTSUMO JOERAK

Azken urteetan aldaketa handia izan da kontsumo ereduetan eta joeretan.

Alde batetik, kontsumitzaile lokalak izatetik kontsumitzaile globalak izatera pasatu gara. Merkatuen globalizazioak kontsumoaren inguruko praktikak aldatu ditu, baina horrek ez du esan nahi “kontsumitzaile lokala” galdu denik edo kontsumo ekintza ezberdinen aurrean patroi bat edo bestea jarraitu ez dezakenik.

Merkatu globalak produktu aukerak handitu ditu, hala ere, kontsumitzaileek produktuaren segurtasuna, jatorria eta osasungarritasuna ziurtatzeko beharrari garrantzia handia ematen diote.

Kontsumo prozesuen indibidualizazioa:

Kontsumo prozesuak gehiengo kolektiboarengandik urrundu egin dira, baita familia formula tradizionaletik ere, nahiz eta hauek kontsumoaren oinarria diren. Joera indibidualizazio eta pertsonalizaziorantzakoa da.

Pertsonalizazioak identitatearen bilaketa islatzen du, hau da, kontsumitzaile mota honek besteengandik ezberdintzea bilatzen du, eskuratzen dituen produktuak pertsonalizatuz.

Teknologia berriek aldaketa honetan asko lagundu dute, produkzio-kontsumo prozesu tradizionala aldatuz. Kontsumitzaileek gero eta modu aktiboagoan parte hartzen dute produktuen garapen, produkzio edo diseinu prozesuetan.

Gizartearen zatiketa:

Masa kontsumitzaile ideiatik kontsumitzaile gizarte zatiketara pasa gara, hau da, bizitza estilo bezainbeste kontsumo mota daude. Marketin eta publizitate munduak zatiketaren ideia hau barneratu du merkatu handia alde batera utziz eta helburua merkatu-hobietan ezarriz.

Erosketa lekuen aldaketa:

Biztanleriaren gehiengoak erosketak era presentzialean egiten ditu. Lekuei dagokienez, saltoki gune handiak dira erosketak egiteko gogokoenak, ondoren supermerkatuak eta azkenik denda txikiak. Hala ere, merkataritza elektronikoak gora egin du azken urteetan, 2013an Espainiako biztanleriaren %31,5ak internet bidez erosketaren bat egin zuen.

 

Kontsumitzaile berria:
Kontsumitzaileen portaera forma berriak agertu dira, perfil erreflexiboagoa eta formakuntza eta informazio gehiago duena. Honek, arriskuak minimizatzea bilatzen du eta horregatik segurtasuna eta sinpletasuna bilatzen du produktuetan.

Kontsumitzaile hauen ezaugarrietako bat erosketak kezka jakin batzuen arabera egiten dituztela da, kezka etikoak, sozialak edo ingurumenarekin erlazionaturikoak. Gainera, produktuen inguruko informazio argia aldarrikatzen dute.

Ereindajan Goienan

“Bertakoa eta sasoikoa” dugu lema, eta eredu agroekologikoa helburu. Ereindajan-ekin bertako ekoizpenaren merkaturatzea bultzatu nahi dugu, piskanaka eredu agroekologikora jauzi egitera bultzatuz.

Goienan jaso zuten gure berri, erreportaje interesgarri honetan, orain dela aste batzuk. Hemen duzue irakurgai.

Hitzaldia: “Bertakoa eta osasungarria”

Lehen sektoreak, agroekologiak, bertako produktuek, osasunak, elikadurak eta kontsumoak interes estrategikoa dute Ereindajan eta Bagararentzat. Horregatik HITZALDIA antolatu dugu.

Hitzaldia: Bertakoa eta osasungarria
Hizlariak: Jakoba Errekondo, Amaia Diaz de Monasterio eta Pello Zabala
Eguna: martxoak 5, asteazkena
Ordua: 18.30ean
Lekua: Arrasateko Kultur Ateko Areto Nagusian

hitzaldia

Ereindajan Ekogunea saioan

Orain dela hilabete batzuk azaldu zen Ereindajan Goienako Ekogunea saioan. Hemen duzue bideoa, 17:13tik aurrera.

http://www.youtube.com/watch?v=BNt15oVDuHI

 

ereindajan-en partez…

ereindajan-gabonak

loading