Etiketaren artxiboa: artritisa

5. ziztada + 4 = 6. ziztada -4

Orain dela lau aste pasatxo jaso nuen doping dosia, eta hurrengoa hiru aste eta erdi barru emango didate. Propoli dosiak ere hartzen ditut, eta egoera orokorra ez da txarra. Hala ere psoriasiaren “erasopean” nago… Egia da ez dudala jatordu guztietan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Boskarren ziztada bihar.

Bihar, Azpeitiko eta donostiko egun handiaren bezpera da, eta eguna ondo pasatzeko aitzakiarik ez dut edukiko: boskarren ziztada bihar bertan sartuko batidate. Propoliarekin jarraitzen dut, bazkaritan ahaztu egiten zait gehienetan (kanpoan bazkaltzearen ondorioak), baina goizetan eta gauetan txintxo-txintxo hartzen dut. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Propolia eta psoriasia

Bihar laugarren ziztada hartu behar dut. Bloga idazten hasi nintzenetik kontatzen hasita, jakina. Udaran propolia hartzearena desmadratu egin zitzaidan, eta udazkenean hartu gabe jarraitzea erabaki nuen. Ondorioz, psoriasisak gogor eraso zidan, eta azken ziztada hartu eta lau astetara azala lehortu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

3. ziztada eta propolirik ez

Hirugarrena ere sartu zidaten irailaren 29.ean. Aurreko aldian baino hobeto bukatu nuen zortziastealdia, baina ezin esan ondo bukatu nuenik: beti bezala herrenka. Orain lau aste pasa dira, eta ederki nabil, baina propoliaren etena luzatu egin dut eta psoriasisa gustora dabil, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

2. ziztada + 4

Abuztuaren 4.ean sartu zidaten ziztada. Oporretara joan aurretik. Azken astea minez pasa ondoren ziztada hartzera gustora joan nintzen. Ziztada hartu eta Galizira joan ginen Baionako kanpinera, baina minak ez zitzaizkidan pasa beti bezain azkar. Galiziko aste osoa orkatileko minez pasa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Windsurfa kaltegarria da

Ziztada jaso nuenetik bigarren astea amaitzera doa. Orkatila ondo daukat, baina windsurfa egiten jardun nuenean egundoko astindua eman nion. Zuatzako ur-kirolen artean windsurfa egiteko aukera izan genuen, eta, bizioso hutsa naizenez, ordubeteko saioa egin nuen. Tablaren gainean orkatilak, ekilibrioa mantentzeko, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Gora drogak!

Beno lehengo Ostegunean sartu zidaten ziztada, eta lehenengo aste hau ederki doa. Dagoenekoz lanera trenez etortzeko moduan naiz, horrek ordu laurdeneko ibilaldia eskatzen du (Lugaritzetik Campusera), baina berriz ondo nabilenez ez daukat arazorik. Azala ere zartatu gabe daukat, zauririk gabe. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Propoliaren eragina?

Maiatzaren 27an hasi nintzen propoliarekin, eta dagoenekoz zerbait gertatu zait, espero ez nuen zerbait. Orain artekoa ikusiz, 8 asteen bukaeran psoriasisak hanka azpiak hartzen dizkit eta zartatu egiten dira, baina propoliarekin hasi naiz eta badirudi psoriasisa ere gelditu egin dela. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Propolia lehenengoz

Beno, hasi naiz propoliarekin, hasteko 5 tanto hartu ditut, eta ez dauka hain gusto txarra. Alkoholetan egoteak engainatu egingo ninduen… Poliki-poliki dosia igoko dut, Pellok adierazi zidan bezala, 30 tantotaraino iritsi arte. Horrez gain, azukrearen ordez eztia erabiltzea ere erabaki … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Propolia

Pello zubiriaren webgunean erleen propoliaren erabilerak artritisari eta psoriasisari eragiten diola azaltzen du. Gaitzaren aurkako tratamendu egokia omen da. Artritisa badaukazu Pelloren webgunea begiratzea gomendatuko nizuke. Bertan informazio asko dago: gaitzari aurre egiteko bideak, dietak, egindako ikerketak, artritisari buruzko guneetarako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1