Propoliaren eragina?

Maiatzaren 27an hasi nintzen propoliarekin, eta dagoenekoz zerbait gertatu zait, espero ez nuen zerbait. Orain artekoa ikusiz, 8 asteen bukaeran psoriasisak hanka azpiak hartzen dizkit eta zartatu egiten dira, baina propoliarekin hasi naiz eta badirudi psoriasisa ere gelditu egin dela. Hala ere orkatileko min berezi batzuk hasi zitzaizkidan: Maziatzaren 31 eta ekainaren lehenengo egunen arteko gauean egundoko minak eduki nituen. Eta hurrengo gaueko minak ez ziren egundokoak izan, handigoak ziren! Bi ordu kabendioska. Larrialdietara deitzerainoko minak. Baina, tira, badirudi pasa direla. Bitxia, halere, minak beraiek izan dira. Geldirik egon arren egundoko mina baineukan, eta hori ez zait inoiz gertatu. Minak beti mugimenduarekin eduki izan ditut. Gertatutakoari azalpena bat eman nahian ondokoa izatea gustatuko litzaidake: propoliak mugikortasunean eragin positiboa izan duela sinistu nahi dut, baina bost urtean blokeatuta edukitako orkatilak grado bat gehiago mugitzerakoan egundoko minak sortarazi dizkidala sinistu nahi dut, alegia, hobekuntzak sortutako minak izan direla. Ea horrela den. Oraingoz propoliarekin jarraitu egingo dut.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude