Propolia

Pello zubiriaren webgunean erleen propoliaren erabilerak artritisari eta psoriasisari eragiten diola azaltzen du. Gaitzaren aurkako tratamendu egokia omen da. Artritisa badaukazu Pelloren webgunea begiratzea gomendatuko nizuke. Bertan informazio asko dago: gaitzari aurre egiteko bideak, dietak, egindako ikerketak, artritisari buruzko guneetarako loturak…

Niri erleen inguruko kontuek atentzioa erakarri didate, eta froga egitea erabaki dut. Aspaldidanik nekien erleen ziztadek eragin positiboa zutela, horrek ez nau gehiegi tentatzen (bildurti hutsa naiz!), baina propoliarena irakurri nuen eta hori bai, hori frogatu beharra daukat.

Zarauzko erlezain bat ezagutzen dut, Martxel Aizpurua, eta berak propolia komenrtzializatzen du zarautzen bertan, yupi! gaur bertan erosiko dut eta eraginen berri hemen bertan emango dut.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Propolia bidalketan

  1. egilea: iBusG

    Hi txikito, Martxel Aizpurua ezin izan Zarauztarra Alegikoa bait dek. Beraz hobe “Zarautzen bizi den Alegitar bat” esaten badek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude